Izena eman daiteke jada «Europaren oraina eta etorkizuna: gazteek mugaz gaindiko lurraldeei egiten dieten ekarpena» tailerrean. Pirinioetako Lan Elkarteak (PLE) antolatu du, Eskualdeen eta Hirien Europako Astearen esparruan. Hemen eman daiteke izena. Urriaren 13an egingo da tailerra, 09:30etik 11:00etara, eta onlinekoa izango da.

Alpeetako Eskualderako Europar Batasunaren Estrategiarekin (EUSALP) eta Europako Batzordearekin batera antolatu da tailerra, eta helburu du gazteei ahotsa ematea eta mugaz gaindiko lankidetzarekin lotutako zer ekimen eta proposamen dituzten entzutea. Hemen deskarga daiteke programa osoa:

«Europaren oraina eta etorkizuna: gazteek mugaz gaindiko lurraldeei egiten dieten ekarpena» tailerrean, honako hauek parte hartuko dute zuzenean: Biliana Sirakova Europar Batasuneko Gazteriaren koordinatzaileak, Astrid Aulnette «Europako lankidetza-politika osatzeko gazteen gazteentzako manifestuaren» koordinatzaileak, Eva Dušak EUSALPeko Gazteriaren Kontseiluko ordezkariak, eta Joan Jiménez Gazteriaren Mugaz Gaindiko Foroko ordezkariak.

Gainera, beste hizlari batzuek bideoan grabatutako mezuak jarriko dira, eta, horiei esker ere Europan, gazteriarekin eta mugaz gaindiko lankidetzarekin lotuta, garatzen ari diren ekintzei buruzko ikuspegi orokor bat izango dugu.

Eskualdeen eta Hirien Europako Astea (EU Regions Week) Europako Batzordearen ekitaldi bat da, eta, bigarren urtez jarraian, erabat onlinekoa izango da. EBko kohesio-politikari buruzko ekitaldi handiena da, eta 18 urte daramatza Europako lurraldeak eta erakundeak biltzen. Hau da 2021eko Eskualdeen eta Hirien Europako Astearen leloa: «Elkarrekin susperraldiaren alde».

Eman izena tailerrean
Programa