Hainbat tailerrez osatutako partaidetzazko prozesuaren ondoren, 2021eko urriaren 6an amaierako tailerra egin zen, Klima Aldaketaren Pirinioetako Estrategia (EPiCC) idazteko tailerren fase honen azken etapa.

Bilera horren emaitza gisa osatutako dokumentuaren barruan EPiCC estrategia dago; Pirinioetako eragileak kontuan hartuta, bertako lurraldeak klima-aldaketaren ondorioetara hobeto egokitzera zuzendutako mugaz gaindiko estrategia.

Estrategiak Europan parekorik ez duen ikuspegi integral bat du: orain arte ez dago klima-aldaketara egokitzeko beste estrategiarik, bioeskualdearen klima-erronkak zeharkakotasunez lantzen dituenik.

Dokumentu hori hemen eskura daiteke, gaian interesa duten pertsona guztiek iradokizunak, proposamenak eta iruzkinak egin ahal izan ditzaten, webgunearen bidez.

Horrela, CTPk, Klima Aldaketaren Pirinioetako Behatokiaren bitartez, erakundeetako teknikariek ez ezik, herritarrek ere sortutako proiektu bat ezarri ahal izango du.