Pirinioetako Lan Elkarteko zazpi lurraldeetako dozenaka gazte Biescas eta El Pueyo de Jaca udalerrietan (Aragoi) elkartuko dira urriaren 1etik 3rako asteburuan, Pirinioez Haraindiko lehen Gazte Foroa egiteko.

Gazteek lurralde-politika publikoetan duten eragina indartzea izango da topaketa honen helburua. Bilera horretan, beren lurraldeetako kargu publikoekin eta ordezkari politikoekin biltzeko aukera izango dute parte-hartzaileek.

Foroaren hiru egunetan, parte-hartzaileek jada lehentasunezkotzat jo zituzten gaiak landuko dituzte: lana eta emantzipazioa; turismoa eta mugikortasuna; natura eta iraunkortasuna; kultura, hizkuntzak eta identitatea; eta feminismoa, arrazakeria, LGTBIQ+ kolektiboaren eskubideak eta beste gai sozial batzuk. Gai horiei buruz galdetuko diete bertaratuko diren ordezkari politikoei, eta, gainera, Pirinioetako Gazteen Manifestua eratuko da, Pirinioetako gazteen beharrizan komunak eta beharrizan horiek asebetetzeko proposamenak bateratuko dituen dokumentua, hain zuzen ere.

Pirinioez Haraindiko Gazte Foroa edo Pyrenean Youth Pirinioetako Lan Elkarteak zuzenduriko Erasmus+ proiektua da, eta Pirinioetako gazteen beharrizan komunak zabaltzeko sortu zen.