Proiektuak2021-08-13T13:06:53+02:00

PROIEKTUAK

Pirinioetako Lan Elkartearen partzuergoak Pirinioetako lurraldearen arazo eta oztopoei aurre egiten dieten mugaz gaindiko zenbait lankidetza-proiektu zuzentzen ditu: Klima Aldaketaren Pirinioetako Behatokia (OPCC) eta B-Solutions EMS proiektua «Larrialdi medikoek mugak ezabatzen dituztenean». Proiektu horiek 2014-2020 aldirako Espainia-Frantzia-Andorra INTERREG V A Programaren eta Europako Batzordearen B-Solutions ekimen pilotuaren esparruan programatu dira, hurrenez hurren.

CTPren egitekoetako bat da biztanleen bizi-kalitatea hobetuko duten mugaz gaindiko lankidetza-proiektuak sustatzea eta horietan parte hartzea.

Klima Aldaketaren Pirinioetako Behatokia (KAPB)

OPCC

Larrialdi medikoak – EMS – B-Solutions

B_-Solutions EMS

Gazteriaren Foru Transpirenaikoak

B_-Solutions EMS

BERRI

Mendialdeen etorkizuna: erronkak eta aukerak

Pirinioetako Lan Elkarteak mendi eremuen etorkizuna: erronkak eta aukerak ekitaldian parte hartu du, Interreg POCTEFA programako bi boluntarioek antolatuta. Ekitaldiaren helburua zen Europako gazteei mendi-eremuetan dauden zenbait ekimen ezagutaraztea, baita Europak etorkizunean izango dituen erronkak ere. Europa osotik etorritako 30 bat lagunek parte hartu zuten webinarrean: Interreg Central Europeko Frank ...
Gehiago irakurri

PLEk “hidrogenoaren inguruko jarduerak Aragoin” jardunaldian parte hartu du

Aragoiko Sustapen Institutuak jardunaldi bat antolatu du hidrogenoaren ekonomiaren esparruan Aragoin egiten diren ekintza nagusien inguruan. PLEk Zaragozan uztailaren 18an egin zen bilkuran parte hartu du. Bertan, enpresa-proiektu batzuk, ekimen pribatuko lankidetza-proiektuak eta Europak finantzatutako lankidetza-proiektuak errepasatu ziren. Arturo Aliaga Aragoiko Gobernuko presidenteorde eta Hidrogeno Aragon Fundazioko presidenteak adierazi zuenez, ...
Gehiago irakurri

II Borders Foroan parte hartuko du Gazteriaren Herri Arteko Foroaren ordezkari gazte batek

Irune Santamaria gazte arabarrak parte hartu du La MOT erakundeak antolatutako II Borders Forum-aren esparruan egindako "gazteen papera mugaz gaindiko lurraldeen eraikuntzan" eztabaidan. Santamariak, Pirinioetako gazteen bozeramaileak, komunikazio foroak sortzearen garrantzia defendatu du, gazteak harremanetan jarri eta proiektu bateratuak egin ahal izateko. II Borders Forum, mugaz gaindiko lurraldeak: fatalismoa edo ...
Gehiago irakurri

25 mikroproiektuk Pirinioetako mugaz gaindiko lankidetza dinamizatuko dute

Espainiaren, Frantziaren eta Andorraren arteko mugaz gaindiko mikroproiektuen lehen deialdiak behin betiko programazioa argitaratu du gaur: 25 proiektu berrik Pirinioetako mugaz gaindiko lankidetzaren alde lan egingo dute. Hautagaitzak aurkezteko epea 2022ko martxoaren 1ean amaitu ondoren, Pirinioetako Lan Elkarteak (PLE), Pirinioak-Mediterraneoa Euroeskualdearekin, Pirinioak-Pyrénées MLETekin, Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdearekin eta parte hartzen duten ...
Gehiago irakurri

Pirinioetan hidrogenoaren ekonomia bultzatzea: PLE energiaren esparrura abiatzen da mugaz gaindiko lankidetzan

Energiaren Euskal Erakundeak Pirinioetako Lan Elkarteko (PLE) hidrogenoari buruzko lantaldearen bilera hartu du. Talde hori mugako zazpi lurraldeetako ordezkariek osatzen dute, eta hidrogenoaren arloan Pirinioetako mugaz gaindiko lankidetza bultzatzeko asmoz bildu dira. Hidrogenoa bektore energetiko bat da, gero mota guztietako aplikazioetan erabil daitekeen energia biltegiratzeko modu bat. Gaur egun, Europan, ...
Gehiago irakurri

40 lagunek baino gehiagok hartuko dute parte PLEren ekitaldian European Green Week-en

Pirinioetako Lan Elkarteak "Cross-border cooperation in the Pyrenees for the development of a green hydrogen economy" tailerra antolatu du European Green Week-en esparruan.40 pertsona baino gehiago izan dira jardunaldian, eta Eusko Jaurlaritzak Bruselan duen ordezkaritzan zein online egin da, modu hibridoan. Euskadi, Katalunia, Nafarroa, Andorra, Aragoi eta Okzitanie eskualdeko hizlariek ...
Gehiago irakurri

Go to Top