jason-leung-languages

Pirinioetako Lan Elkarteko (CTP) Batzorde Betearazleak, 2021eko irailaren 16an eta 17an egindako bileran, CTPn aragoiera erabiltzen hastea aztertu zuen, Batzorde Betearazleko Aragoiko ordezkariak eskatuta, eta hizkuntza hori pixkanaka barne hartzea erabaki zuen. Horretarako, Aragoiko Gobernuko Hizkuntza Politikako Zuzendaritza Nagusiaren laguntza izango du.

Batzordeko kideek gogoan izan zuten 2014-2020ko POCTEFA programaren esparruan LINGUATEC proiektua garatu dela, Euskal Herriko Unibertsitatea, Euskaltzaindia, Elhuyar Fundazioa, Centre National de la Recherche Scientifique, Congrés Permanent de la Lenga Occitana eta Aragoiko Gobernua partaide zirela, eta erakunde horiek konpromiso bat sinatu zutela, honako hiru helburuak lortzeko: mugaz gaindiko hizkuntza-azpiegitura bat eraikitzea, Pirinioetako hizkuntzen arteko berdintasun digitala bultzatzea eta, agenda estrategiko baten eta bide-orri baten oinarriak ezartzea, 2030erako Pirinioetako Lan Elkartean hizkuntzen berdintasun digitala errealitate izan dadin.

Agerian geratu zen, halaber, une honetan aragoiera dela CTPn ez dagoen Pirinioetako hizkuntza bakarra. Aurrekoan oinarrituta, Pirinioetako Lan Elkartean pixkanaka aragoiera sartzeko bidearekin jarraitzea erabaki zen, baita aitortza egin eta berariazko ikusgaitasuna ematea ere.