Klima Aldaketaren Pirinioetako Behatokia (KAPB)

OPCC

Klima Aldaketaren Pirinioetako Behatokia (KAPB) klima-aldaketaren arloko mugaz gaindiko lurralde-lankidetzako egitasmo bat, Piriniotako Lan Elkartearena. 2010ean jarri zen martxan, Midi-Pyrénées eskualdearen presidentetzarekin.

Klima Aldaketaren Pirinioetako Behatokiak Klima Aldaketaren Pirinioetako lehen Estrategia sortzea koordinatzen du. Pirinio guztietarako mugaz gaindiko estrategia da, eta klima-aldaketaren ondorioetarako Pirinioetako lurraldeen erresilientzia hobetzea izango du helburu, mendiko lurralde gisa dituen ezaugarriak eta mugaz gaindiko lankidetza kontuan hartuta.

Hainbat lan-tailer eta kontsulta publiko ekarri dituen partaidetza-prozesuaren ondoren, gaian interesa duten pertsona guztiek iradokizunak, proposamenak eta iruzkinak egin ahal izateko, PGKEaren dokumentua OPCCren webgunean dago eskuragarri.

Haren xedea da klima-aldaketaren gaineko segimendua egitea Pirinioetan, eta fenomenoa ulertzea, lurraldea ondorioetara egokitzeko. Erreferentziako plataforma izan nahi du mendiko ekosistemetan klima-aldaketara egokitzeari buruzko ezagutzan.

Hauek dira CTPko kideak (ondorioz, baita KAPBkoak ere): Andorra Printzerria, eta Akitania Berria, Aragoi, Katalunia, Euskadi, Nafarroa eta Okzitania eskualdeetako gobernuak.

Informazio gehiago

Beste proiektu batzuk

opcc

KAPB2

Pirinioetako Lan Elkarteak (CTP) zuzentzen du KAPB2 proiektua, klima-aldaketaren efektuak mugatzea eta Pirinioaldea haren ondorioetara egokitzea helburu duena. Klima Aldaketaren Pirinioetako Behatokiak (KAPB) koordinatzen…

Leer más

Logo MIDMACC

Midmacc

LIFE MIDMACC proiektuaren helburu nagusia honako hau da: klima-aldaketarako egokitzapena sustatzea, erdi-mailako mendiko landaguneetan paisaia kudeatzeko hainbat aukera ezarriz, eta, aldi berean, garapen sozioekonomiko jasangarria sustatzea…

Leer más

MontClima - Sudoe

Montclima

MONTCLIMA proiektuaren helburua hau da: klima-aldaketaren aurkako borrokaren arloan tresna onenak edukitzea eta jardunbide egokienak erreplikatzea SUDOEko lurraldean (Europako hego-mendebaldeko Interreg V-B Lankidetzarako Programa)…

Leer más

phusicos

Phusicos

PHUSICOS: «According to Nature»; proiektu mota horrek honakoa frogatu asmo du: muturreko fenomeno meteorologikoei loturiko arriskuak murrizteko, naturan oinarritutako eta inspiratutako konponbideak, batik bat eremu urrakorretan, esaterako…

Leer más

ALBISTEAK

Aldez aurreko kontsulta mugaz gaindiko lankidetza programa honi buruz: Interreg VI‑A Espainia‑Frantzia‑Andorra (POCTEFA 2021-2027)

12 otsaila 2021|

Interreg VI‑A Espainia‑Frantzia‑Andorra (POCTEFA 2021-2027) mugaz gaindiko Europako programa mugaldeko lurraldeen garapen jasangarria bultzatzeko sortu da, eta bere belaunaldiko seigarrena izango da lurralde horretan. Pirinioetako Lan Elkartearen (PLE) Partzuergoak eskatu ...
Gehiago irakurri

  • sergey-zolkin-empleo

POCTEFAren Baterako Idazkaritza kudeatzaile baten bila dabil

8 otsaila 2021|

Pirinioetako Lan Elkarteak hautapen-prozesu bat deitu du POCTEFA programaren Baterako Idazkaritzan proiektu-kudeatzaile lanpostu bat betetzeko. Kudeatzaile-lanpostua aldi baterako izango da, eta Jakan (Huesca) du destinoa. Lanpostuaren ezaugarriak, funtzioak eta ordainsariak ...
Gehiago irakurri

  • Pirinioetako Estrategia aurrera

Pirinioetako Estrategia, aurrera

29 urtarrila 2021|

Pirinioetako Estrategia 2024ra arteko ekintza-plan bat da, eta eboluzionatu dezake eta errealitate berrietara egokitu daiteke, asmo horrekin sortu baitzen. Pirinioetako Lan Elkarteak gaur egun zein egoeratan dagoen azaldu nahi izan ...
Gehiago irakurri

Martxan da B-Solutions proiektuetarako beste deialdi bat

27 urtarrila 2021|

Europako Mugako Eskualdeen Elkarteak (AEBR) b-solutions ekimenaren laugarren proposamen-deialdia abiarazi du, Europako Batzordearen Eskualdeen Zuzendaritzaren izenean. AEBRk muga inguruko lankidetza hobetzeko egiten du lan, proiektu eta ekimenei babesa emanda. Ekimen ...
Gehiago irakurri

gobern-andorra    region-nouvelle-aquitaine   gobierno-de-aragon    generalitat-de-catalunya  gobierno-vasco       gobierno-de-navarra