Klima Aldaketaren Pirinioetako Behatokia (KAPB) klima-aldaketaren arloko mugaz gaindiko lurralde-lankidetzako egitasmo bat, Piriniotako Lan Elkartearena. 2010ean jarri zen martxan, Midi-Pyrénées eskualdearen presidentetzarekin.
Klima Aldaketaren Pirinioetako Behatokiak Klima Aldaketaren Pirinioetako lehen Estrategia sortzea koordinatzen du. Pirinio guztietarako mugaz gaindiko estrategia da, eta klima-aldaketaren ondorioetarako Pirinioetako lurraldeen erresilientzia hobetzea izango du helburu, mendiko lurralde gisa dituen ezaugarriak eta mugaz gaindiko lankidetza kontuan hartuta.
Hainbat lan-tailer eta kontsulta publiko ekarri dituen partaidetza-prozesuaren ondoren, gaian interesa duten pertsona guztiek iradokizunak, proposamenak eta iruzkinak egin ahal izateko, PGKEaren dokumentua OPCCren webgunean dago eskuragarri.
Haren xedea da klima-aldaketaren gaineko segimendua egitea Pirinioetan, eta fenomenoa ulertzea, lurraldea ondorioetara egokitzeko. Erreferentziako plataforma izan nahi du mendiko ekosistemetan klima-aldaketara egokitzeari buruzko ezagutzan.
Hauek dira CTPko kideak (ondorioz, baita KAPBkoak ere): Andorra Printzerria, eta Akitania Berria, Aragoi, Katalunia, Euskadi, Nafarroa eta Okzitania eskualdeetako gobernuak.
Beste proiektu batzuk
KAPB2
Pirinioetako Lan Elkarteak (CTP) zuzentzen du KAPB2 proiektua, klima-aldaketaren efektuak mugatzea eta Pirinioaldea haren ondorioetara egokitzea helburu duena. Klima Aldaketaren Pirinioetako Behatokiak (KAPB) koordinatzen…
Midmacc
LIFE MIDMACC proiektuaren helburu nagusia honako hau da: klima-aldaketarako egokitzapena sustatzea, erdi-mailako mendiko landaguneetan paisaia kudeatzeko hainbat aukera ezarriz, eta, aldi berean, garapen sozioekonomiko jasangarria sustatzea…
Montclima
MONTCLIMA proiektuaren helburua hau da: klima-aldaketaren aurkako borrokaren arloan tresna onenak edukitzea eta jardunbide egokienak erreplikatzea SUDOEko lurraldean (Europako hego-mendebaldeko Interreg V-B Lankidetzarako Programa)…
ALBISTEAK
2017ko balantzea eta 2018rako helburuak: Beste urte bat mugak gainditzen
Mugaz gaindiko lankidetzarako beste urte bat hasi da Pirinioetan: lehendakaritza berria, POCTEFAko 62 proiektu berriei buruzko behin betiko ebazpena eta martxan jartzea, eta Pirinio ingurunearen garapena sustatzeko mota guztietako mintegiak, jardunaldiak eta ekitaldiak.
Nouvelle-Aquitainek CTPren XXXV. Osoko Kontseilua jaso du
Pirinioetako Lan Elkarteko lurraldeetako ordezkariek mugaz gaindiko lankidetzaren aldeko apustua eszenaratu zuten, Presidenteen Adierazpen Komunean irudikatuz
Nouvelle-Aquitainek CTPren XXXV. Osoko Kontseilua jaso du
Pirinioetako Lan Elkarteko (CTP) Partzuergoa osatzen duten lurraldeetako ordezkariak azaroaren 9an elkartu ziren Biarritzen, CTPren XXXV. Osoko Kontseiluan. Ekitaldian Presidenteen Adierazpen Komuna sinatu zuten; dokumentu horren bitartez, lankidetzan aritzeko konpromisoa ...
Gehiago irakurri
PYRADAPT 2017: Mendi guneetako klimaren aldaketari buruzko nazioarteko 2. solasaldia
Solasaldia 2017ko azaroaren 7an eta 8an izango da, Biarritzeko Le Bellevue Kongresu Gunean.
Osoko Kontseilua: 2017ko azaroaren 9an, ostegunean, Biarritzen
Pirinioetako Lan Elkarteak (CTP) eta Nouvelle-Aquitaine lurraldeak, CTPren XXXV. Osoko Kontseilua antolatu dute 2017ko azaroaren 9an, ostegunean, Biarritzen.
Osoko Kontseilua: 2017ko azaroaren 9an, ostegunean, Biarritzen
Osoko Kontseiluan, azken bi urteetan landu diren Pirinioetarako estrategiaren ildo nagusiak eta 2018an martxan jarriko direnak aurkeztuko dira. Aldaketa Klimatikoaren Pirinioetako Behatokiaren (OPCC) ekintzen garapen egoerari buruzko azterketa ere aurkeztuko ...
Gehiago irakurri