Klima Aldaketaren Pirinioetako Behatokia (KAPB) klima-aldaketaren arloko mugaz gaindiko lurralde-lankidetzako egitasmo bat, Piriniotako Lan Elkartearena. 2010ean jarri zen martxan, Midi-Pyrénées eskualdearen presidentetzarekin.
Klima Aldaketaren Pirinioetako Behatokiak Klima Aldaketaren Pirinioetako lehen Estrategia sortzea koordinatzen du. Pirinio guztietarako mugaz gaindiko estrategia da, eta klima-aldaketaren ondorioetarako Pirinioetako lurraldeen erresilientzia hobetzea izango du helburu, mendiko lurralde gisa dituen ezaugarriak eta mugaz gaindiko lankidetza kontuan hartuta.
Hainbat lan-tailer eta kontsulta publiko ekarri dituen partaidetza-prozesuaren ondoren, gaian interesa duten pertsona guztiek iradokizunak, proposamenak eta iruzkinak egin ahal izateko, PGKEaren dokumentua OPCCren webgunean dago eskuragarri.
Haren xedea da klima-aldaketaren gaineko segimendua egitea Pirinioetan, eta fenomenoa ulertzea, lurraldea ondorioetara egokitzeko. Erreferentziako plataforma izan nahi du mendiko ekosistemetan klima-aldaketara egokitzeari buruzko ezagutzan.
Hauek dira CTPko kideak (ondorioz, baita KAPBkoak ere): Andorra Printzerria, eta Akitania Berria, Aragoi, Katalunia, Euskadi, Nafarroa eta Okzitania eskualdeetako gobernuak.
Beste proiektu batzuk
KAPB2
Pirinioetako Lan Elkarteak (CTP) zuzentzen du KAPB2 proiektua, klima-aldaketaren efektuak mugatzea eta Pirinioaldea haren ondorioetara egokitzea helburu duena. Klima Aldaketaren Pirinioetako Behatokiak (KAPB) koordinatzen…
Midmacc
LIFE MIDMACC proiektuaren helburu nagusia honako hau da: klima-aldaketarako egokitzapena sustatzea, erdi-mailako mendiko landaguneetan paisaia kudeatzeko hainbat aukera ezarriz, eta, aldi berean, garapen sozioekonomiko jasangarria sustatzea…
Montclima
MONTCLIMA proiektuaren helburua hau da: klima-aldaketaren aurkako borrokaren arloan tresna onenak edukitzea eta jardunbide egokienak erreplikatzea SUDOEko lurraldean (Europako hego-mendebaldeko Interreg V-B Lankidetzarako Programa)…
ALBISTEAK
Gazteentzako kontsulta publikoa. Zeintzuk dira Pirinioetako gazteen kezkak?
Pirinioetako Lan Elkarteak, Akitania Berria eta Okzitaniako eskualdeekin, Andorrako printzerriarekin eta Euskadi, Nafarroa, Aragoi eta Kataluniako autonomia erkidegoekin elkarlanean, Pirinioetako gazte guztiei zuzenduriko inkesta bat plazaratu du. Galdetegia 15 eta ...
Gehiago irakurri
Erasmus+ proiektu europarrak Pyrenean Youth proiektua esleitu dio Pirinioetako Lan Elkarteari
Europako Batzordeak onartu egin du Pirinioetako Lan Elkarteak Erasmus+ programan aurkeztutako hautagaitza, lehen Gazteriaren Foro Transpiriniotarra antolatzeko. Hautagaitzak Pyrenean Youth dauka izena, eta helburu du Pirinioetako bi aldeetako gazteak harremanetan ...
Gehiago irakurri
Pirinioetako Lan Elkartea ezinbesteko aliantza aitzindaria izan da pandemia honetan
«Pirinioetako Lan Elkartea (PLE) aitzindaria izan zen martxan jarri zenean Europako mugaz haraindiko lankidetzaren alorrean eta orain, pandemiaren erdian, erakutsi du ezinbestekoa dela, gauza izan baita bere proiektuak COVID-19aren ondoko ...
Gehiago irakurri
Pirinio Zirkularra: Pirinioetako eragileen lehen bilera mendigune horretan ekonomia zirkularra sustatzeko
Pirinioetako Lan Elkarteak, Mataróko teknocampusaren laguntzarekin, lehen «Pirinio Zirkularra» tailerra antolatu zuen iragan azaroaren 25ean. Eredu ekonomiko zirkular eta jasangarriago baterantz egiteko Pirinioetako eragileen lehen topaketa gisa diseinatu zen bilkura. ...
Gehiago irakurri
Pirinioetako Lan Elkarteak mugaz gaindiko lankidetzaren arloan eredugarri diren entitateentzako Sail of Papenburg nazioarteko saria jaso du
Pirinioetako Lan Elkartea 1983tik egiten ari den mugaz gaindiko lanagatik saritu dute, baina baita azken hilabeteetan Pirinioetako mugan COVID-19aren ondorio suntsitzaileak arintzeko neurrien diseinuan jokatu duen rolagatik ere. Duela urte ...
Gehiago irakurri
PLEk COVID-19aren testuinguruan bere lurraldeen susperraldi sozioekonomikoa bultzatzeko jarraibide batzuk argitaratu ditu
2020ko ekainean, COVID-19aren pandemiak sortutako egoeraren aurrean, PLEren presidentetzak «PLEren lurraldeen susperraldi sozioekonomikorako prestaketa» izeneko ekimena abiatu zuen. Pandemiaren ondorioek PLEren jarduera egokitzera behartzen dute, mugaz gaindiko lankidetzan eta mendiko lurraldeetan sortutako osasun eta ekonomia arloko erronkei [...]