Klima Aldaketaren Pirinioetako Behatokia (KAPB) klima-aldaketaren arloko mugaz gaindiko lurralde-lankidetzako egitasmo bat, Piriniotako Lan Elkartearena. 2010ean jarri zen martxan, Midi-Pyrénées eskualdearen presidentetzarekin.
Klima Aldaketaren Pirinioetako Behatokiak Klima Aldaketaren Pirinioetako lehen Estrategia sortzea koordinatzen du. Pirinio guztietarako mugaz gaindiko estrategia da, eta klima-aldaketaren ondorioetarako Pirinioetako lurraldeen erresilientzia hobetzea izango du helburu, mendiko lurralde gisa dituen ezaugarriak eta mugaz gaindiko lankidetza kontuan hartuta.
Hainbat lan-tailer eta kontsulta publiko ekarri dituen partaidetza-prozesuaren ondoren, gaian interesa duten pertsona guztiek iradokizunak, proposamenak eta iruzkinak egin ahal izateko, PGKEaren dokumentua OPCCren webgunean dago eskuragarri.
Haren xedea da klima-aldaketaren gaineko segimendua egitea Pirinioetan, eta fenomenoa ulertzea, lurraldea ondorioetara egokitzeko. Erreferentziako plataforma izan nahi du mendiko ekosistemetan klima-aldaketara egokitzeari buruzko ezagutzan.
Hauek dira CTPko kideak (ondorioz, baita KAPBkoak ere): Andorra Printzerria, eta Akitania Berria, Aragoi, Katalunia, Euskadi, Nafarroa eta Okzitania eskualdeetako gobernuak.
Beste proiektu batzuk
KAPB2
Pirinioetako Lan Elkarteak (CTP) zuzentzen du KAPB2 proiektua, klima-aldaketaren efektuak mugatzea eta Pirinioaldea haren ondorioetara egokitzea helburu duena. Klima Aldaketaren Pirinioetako Behatokiak (KAPB) koordinatzen…
Midmacc
LIFE MIDMACC proiektuaren helburu nagusia honako hau da: klima-aldaketarako egokitzapena sustatzea, erdi-mailako mendiko landaguneetan paisaia kudeatzeko hainbat aukera ezarriz, eta, aldi berean, garapen sozioekonomiko jasangarria sustatzea…
Montclima
MONTCLIMA proiektuaren helburua hau da: klima-aldaketaren aurkako borrokaren arloan tresna onenak edukitzea eta jardunbide egokienak erreplikatzea SUDOEko lurraldean (Europako hego-mendebaldeko Interreg V-B Lankidetzarako Programa)…
ALBISTEAK
PLEren eta POCTEFAren eta Pauko Unibertsitateko ikasleen arteko topaketa
Martxoaren 23an (asteartea), POCTEFA programako eta Pirinioetako Lan Elkarteko zenbait kide Pauko Unibertsitateko Geografiako ikasleekin bildu ziren. Helburua zen hobeto ezagutaraztea Europaren kohesiorako eta mugaz gaindiko lurralde baten aukera profesionaletarako ...
Gehiago irakurri
Pirinioetako Lan Elkarteak ekonomia zirkularrari buruzko lantalde bat jarri du martxan
Pirinioetako Lan Elkartearen Batzorde Betearazleak ekonomia zirkularrari buruzko lantalde bat martxan jartzea onetsi du. PLEren zazpi lurraldeak ordezkatuko dituzten adituek osatuko dute lantaldea, eta PLEk bere Pirinioetako Estrategian (2018-2024) ezartzen ...
Gehiago irakurri
PLE, mugaz gaindiko oztopoak gainditzeko erkidegoko mekanismo baten alde
PLEren adierazpena, Europako Parlamentuak eta Kontseiluak mugaz gaindiko testuinguru batean oztopo juridikoak eta administratiboak gainditzeko mekanismo bati buruz egindako erregelamendu-proposamenari buruzkoa. 2021eko martxoaren 15ean, Frantziaren eta Espainiaren arteko 26. goi-bilera ...
Gehiago irakurri
OPCCren webgunea, Estrasburgoko datu-zentroko suteak aldi baterako kaltetua
Klima Aldaketaren Pirinioetako Behatokiaren webgunea ez dago erabilgarri, joan den martxoaren 11n Estrasburgon izandako sutearen ondorioz. Istripuak milioika webguneri eragin die eta enpresa zerbitzua berrezartzeko lanean ari da. Martxoaren 19an, ...
Gehiago irakurri
Emakumearen Nazioarteko Eguna: Nola daude ordezkatuta generoak PLEn?
Emakumearen Nazioarteko Eguna dela eta, Pirinioetako Lan Elkarteak infografia bat egin du, bere jarduerarekin lotutako zenbait taldetan generoak nola dauden ordezkatuta azaltzeko. Nazio Batuek 2021eko nazioarteko egun horretarako hautatutako gaia ...
Gehiago irakurri
Europako mugaz gaindiko lankidetzaren etorkizuna kontsultagai
Europako Eskualdeen Batzordeak, mugaldeko herritarren Europako Aliantzako kideekin elkarlanean (horren kide da CTP 2019az geroztik), kontsulta publiko bat egin du mugaz gaindiko lankidetzaren etorkizunari buruz. Kontsulta horren emaitzatan oinarrituko da ...
Gehiago irakurri