Klima Aldaketaren Pirinioetako Behatokia (KAPB) klima-aldaketaren arloko mugaz gaindiko lurralde-lankidetzako egitasmo bat, Piriniotako Lan Elkartearena. 2010ean jarri zen martxan, Midi-Pyrénées eskualdearen presidentetzarekin.
Klima Aldaketaren Pirinioetako Behatokiak Klima Aldaketaren Pirinioetako lehen Estrategia sortzea koordinatzen du. Pirinio guztietarako mugaz gaindiko estrategia da, eta klima-aldaketaren ondorioetarako Pirinioetako lurraldeen erresilientzia hobetzea izango du helburu, mendiko lurralde gisa dituen ezaugarriak eta mugaz gaindiko lankidetza kontuan hartuta.
Hainbat lan-tailer eta kontsulta publiko ekarri dituen partaidetza-prozesuaren ondoren, gaian interesa duten pertsona guztiek iradokizunak, proposamenak eta iruzkinak egin ahal izateko, PGKEaren dokumentua OPCCren webgunean dago eskuragarri.
Haren xedea da klima-aldaketaren gaineko segimendua egitea Pirinioetan, eta fenomenoa ulertzea, lurraldea ondorioetara egokitzeko. Erreferentziako plataforma izan nahi du mendiko ekosistemetan klima-aldaketara egokitzeari buruzko ezagutzan.
Hauek dira CTPko kideak (ondorioz, baita KAPBkoak ere): Andorra Printzerria, eta Akitania Berria, Aragoi, Katalunia, Euskadi, Nafarroa eta Okzitania eskualdeetako gobernuak.
Beste proiektu batzuk
KAPB2
Pirinioetako Lan Elkarteak (CTP) zuzentzen du KAPB2 proiektua, klima-aldaketaren efektuak mugatzea eta Pirinioaldea haren ondorioetara egokitzea helburu duena. Klima Aldaketaren Pirinioetako Behatokiak (KAPB) koordinatzen…
Midmacc
LIFE MIDMACC proiektuaren helburu nagusia honako hau da: klima-aldaketarako egokitzapena sustatzea, erdi-mailako mendiko landaguneetan paisaia kudeatzeko hainbat aukera ezarriz, eta, aldi berean, garapen sozioekonomiko jasangarria sustatzea…
Montclima
MONTCLIMA proiektuaren helburua hau da: klima-aldaketaren aurkako borrokaren arloan tresna onenak edukitzea eta jardunbide egokienak erreplikatzea SUDOEko lurraldean (Europako hego-mendebaldeko Interreg V-B Lankidetzarako Programa)…
ALBISTEAK
Lankidetza indartzearen aldeko mezua, Kataluniako Generalitateak antolatutako PLEren XXXVIII. Osoko Bilkuran
Pirinioetako Lan Elkartearen partzuergoa osatzen duten zazpi lurraldeetako ordezkariak atzo bildu ziren, PLEren XXXVIII. Osoko Bilkuraren esparruan, PLEren 38 urteko historian egindako lehenengo osoko bilkura birtualean. Pandemia lurralde mugakideei nola ...
Gehiago irakurri
Jarraitu zuzenean PLEko Osoko Bilkura
PLEren osoko bilkuraren zuzeneko emisioa hemen dago eskuragarri: Aldi bereko interpretazio-zerbitzua erabiltzeko, beharrezkoa da INTERAKTIO aplikazioa deskargatzea eta CTPCP kodea sartzea.
Kanal berriak sare sozialetan: Pirinioetako Lan Elkarteak aro digitala estreinatu du
Zalantzarik gabe, sare sozialak oso garrantzitsuak dira herritarrengana iristeko. Pirinioetako Lan Elkartearen jardueren gaineko komunikazioa hobetzeko, profil berriak jarri dira martxan Facebook, Instagram, Twitter eta Linkedin sare sozialetan. Profil berri ...
Gehiago irakurri
Izena eman daiteke jada 2020ko osoko bilkurarako
Izena eman daiteke jada Pirinioetako Lan Elkartearen 38. osoko bilkurarako; 2020ko urriaren 28an egingo da, eta online jarraitu ahal izango da, aurrez izena emanda. Pirinioetako Lan Elkarteak bere zazpi lurraldeetako ...
Gehiago irakurri
PLEk hautagaitza bat aurkeztu du Erasmus+ programa europarrean, Pirinioez gaindiko gazte foro bat antolatzeko estreinakoz
Pirinioetako Lan Elkarteak proiektu-hautagaitza bat aurkeztu du Erasmus+ programa europarrean, lehen Pirinioez Gaindiko Gazte Foroa abiarazteko. Hautagaitzak Pyrenean Youth dauka izena, eta helburu du Pirinioetako gazteak harremanetan jarri ahal izatea ...
Gehiago irakurri
Epea luzatuta: B-Solutions proiektuen hirugarren deialdia egin du Europako Eskualde Mugakideen Elkarteak
Europako Eskualde Mugakideen Elkarteak (AEBR, ingelesezko siglak) jakinarazi du luzatu egin dela B-Solutions proiektuen hirugarren deialdiko hautagaitzak aurkezteko epea, B-Solutions proiektuen hirugarren deialdia egin du, Europako Batzordeko DG Regiorekin lankidetzan. ...
Gehiago irakurri