Klima Aldaketaren Pirinioetako Behatokia (KAPB) klima-aldaketaren arloko mugaz gaindiko lurralde-lankidetzako egitasmo bat, Piriniotako Lan Elkartearena. 2010ean jarri zen martxan, Midi-Pyrénées eskualdearen presidentetzarekin.
Klima Aldaketaren Pirinioetako Behatokiak Klima Aldaketaren Pirinioetako lehen Estrategia sortzea koordinatzen du. Pirinio guztietarako mugaz gaindiko estrategia da, eta klima-aldaketaren ondorioetarako Pirinioetako lurraldeen erresilientzia hobetzea izango du helburu, mendiko lurralde gisa dituen ezaugarriak eta mugaz gaindiko lankidetza kontuan hartuta.
Hainbat lan-tailer eta kontsulta publiko ekarri dituen partaidetza-prozesuaren ondoren, gaian interesa duten pertsona guztiek iradokizunak, proposamenak eta iruzkinak egin ahal izateko, PGKEaren dokumentua OPCCren webgunean dago eskuragarri.
Haren xedea da klima-aldaketaren gaineko segimendua egitea Pirinioetan, eta fenomenoa ulertzea, lurraldea ondorioetara egokitzeko. Erreferentziako plataforma izan nahi du mendiko ekosistemetan klima-aldaketara egokitzeari buruzko ezagutzan.
Hauek dira CTPko kideak (ondorioz, baita KAPBkoak ere): Andorra Printzerria, eta Akitania Berria, Aragoi, Katalunia, Euskadi, Nafarroa eta Okzitania eskualdeetako gobernuak.
Beste proiektu batzuk
KAPB2
Pirinioetako Lan Elkarteak (CTP) zuzentzen du KAPB2 proiektua, klima-aldaketaren efektuak mugatzea eta Pirinioaldea haren ondorioetara egokitzea helburu duena. Klima Aldaketaren Pirinioetako Behatokiak (KAPB) koordinatzen…
Midmacc
LIFE MIDMACC proiektuaren helburu nagusia honako hau da: klima-aldaketarako egokitzapena sustatzea, erdi-mailako mendiko landaguneetan paisaia kudeatzeko hainbat aukera ezarriz, eta, aldi berean, garapen sozioekonomiko jasangarria sustatzea…
Montclima
MONTCLIMA proiektuaren helburua hau da: klima-aldaketaren aurkako borrokaren arloan tresna onenak edukitzea eta jardunbide egokienak erreplikatzea SUDOEko lurraldean (Europako hego-mendebaldeko Interreg V-B Lankidetzarako Programa)…
ALBISTEAK
PLEk COVID-19aren pandemiagatiko gomendio sanitarioetara egokitu du bere funtzionamendua
Egungo egoera sanitarioa eta COVID-19aren pandemiaren eboluzioa direla-eta, Pirinioetako Lan Elkarteak, irailaz geroztik, martxoan ezarritako salbuespenezko neurrietako batzuk aplikatzen jarraitzen du. 2020ko urria eguneratzea: PLEko Partzuergoko langileak telelanean ari dira. ...
Gehiago irakurri
Muga inguruko eskualdeetako oztopoak gainditzeko kontsulta publiko bat abiarazi dute
Europako Batzordeak mugaz gaindiko oztopoei buruzko kontsula publiko bat abiarazi du, herritarrekin eta erakunde interesdunekin elkarrizketan aritzeko asmoz. Horrela, 2017an EBko muga inguruko eskualdeen komunikazioa onetsi zenetik agertu diren oztopoei ...
Gehiago irakurri
Europako Batzordeak landa-eremuen etorkizunari buruzko kontsulta publiko bat abiarazi du
EBko landa-eremuak 96 milioi pertsonaren bizitokia dira, eta Europar Batasunaren lurraldearen % 45 hartzen dute. Lurralde horiek funtsezko rola dute baliabide naturalen kudeaketan eta klima-aldaketaren ondorioak arintzeko lanetan eta, gainera, bertan ...
Gehiago irakurri
Europako Ekonomia eta Gizarte Komiteak koronabirusaren aurkako borroka aintzatesteko sari bat emango du, 2020ko Elkartasun Zibila saria
Europako Ekonomia eta Gizarte Komiteak (EEGK) emandako Elkartasun Zibila Sariaren gaia «gizarte zibila COVID-19aren aurka» izango da. COVID-19aren larrialdiari eta horren ondorio larri eta ugariei aurre egiteko ekarpen nabarmena egin ...
Gehiago irakurri
PLEk bat egin du mugaz gaindiko herritarren Europako Aliantzarekin
Pirinioetako Lan Elkarteak (PLE) bat egin du mugaz gaindiko herritarren aliantzarekin. Ekimen hori Mugaz Gaindiko Misio Eragileak, Europako Mugaldeko Eskualdeen Elkarteak eta Mugaz Gaindiko Ekimenen Europako Zerbitzu Zentralak sustatu dute. ...
Gehiago irakurri
Lehen urratsak eman ditu Pirinioetako Estrategiaren barneko mugikortasun, irisgarritasun eta konektagarritasunari buruzko lantaldeak
Lurralde konektatua lurralde irisgarria da. Pirinioetako Lan Elkartearen Pirinioetako Estrategian aurrera egin da, Pirinioetako biztanleen konektagarritasun-, mugikortasun- eta irisgarritasun-zerbitzuak hobetzea bermatzeko. Kataluniaren presidentetzapean, lanean jarri da PLEren mugikortasun, irisgarritasun eta ...
Gehiago irakurri