Klima Aldaketaren Pirinioetako Behatokia (KAPB) klima-aldaketaren arloko mugaz gaindiko lurralde-lankidetzako egitasmo bat, Piriniotako Lan Elkartearena. 2010ean jarri zen martxan, Midi-Pyrénées eskualdearen presidentetzarekin.
Klima Aldaketaren Pirinioetako Behatokiak Klima Aldaketaren Pirinioetako lehen Estrategia sortzea koordinatzen du. Pirinio guztietarako mugaz gaindiko estrategia da, eta klima-aldaketaren ondorioetarako Pirinioetako lurraldeen erresilientzia hobetzea izango du helburu, mendiko lurralde gisa dituen ezaugarriak eta mugaz gaindiko lankidetza kontuan hartuta.
Hainbat lan-tailer eta kontsulta publiko ekarri dituen partaidetza-prozesuaren ondoren, gaian interesa duten pertsona guztiek iradokizunak, proposamenak eta iruzkinak egin ahal izateko, PGKEaren dokumentua OPCCren webgunean dago eskuragarri.
Haren xedea da klima-aldaketaren gaineko segimendua egitea Pirinioetan, eta fenomenoa ulertzea, lurraldea ondorioetara egokitzeko. Erreferentziako plataforma izan nahi du mendiko ekosistemetan klima-aldaketara egokitzeari buruzko ezagutzan.
Hauek dira CTPko kideak (ondorioz, baita KAPBkoak ere): Andorra Printzerria, eta Akitania Berria, Aragoi, Katalunia, Euskadi, Nafarroa eta Okzitania eskualdeetako gobernuak.
Beste proiektu batzuk
KAPB2
Pirinioetako Lan Elkarteak (CTP) zuzentzen du KAPB2 proiektua, klima-aldaketaren efektuak mugatzea eta Pirinioaldea haren ondorioetara egokitzea helburu duena. Klima Aldaketaren Pirinioetako Behatokiak (KAPB) koordinatzen…
Midmacc
LIFE MIDMACC proiektuaren helburu nagusia honako hau da: klima-aldaketarako egokitzapena sustatzea, erdi-mailako mendiko landaguneetan paisaia kudeatzeko hainbat aukera ezarriz, eta, aldi berean, garapen sozioekonomiko jasangarria sustatzea…
Montclima
MONTCLIMA proiektuaren helburua hau da: klima-aldaketaren aurkako borrokaren arloan tresna onenak edukitzea eta jardunbide egokienak erreplikatzea SUDOEko lurraldean (Europako hego-mendebaldeko Interreg V-B Lankidetzarako Programa)…
ALBISTEAK
Izena eman daiteke jada «Europaren oraina eta etorkizuna: gazteek mugaz gaindiko lurraldeei egiten dieten ekarpena» tailerrean
Izena eman daiteke jada «Europaren oraina eta etorkizuna: gazteek mugaz gaindiko lurraldeei egiten dieten ekarpena» tailerrean. Pirinioetako Lan Elkarteak (PLE) antolatu du, Eskualdeen eta Hirien Europako Astearen esparruan. Hemen ...
Gehiago irakurri
PLE buru duen Montclima proiektuak lehortearen inpaktuak kudeatu eta prebenitzeari buruzko mintegi bat antolatu du
Irailaren 30ean (osteguna), Bartzelonan, Ikerketa Ekologikoaren eta Baso Aplikazioen Zentroak (CREAF) mintegi bat egingo du, PLE eta KAPB buru diren Montclima proiektuaren esparruan. Lehorteak Europako hego-mendebaldeko (SUDOE eremua) mendietako basoetan ...
Gehiago irakurri
PLEko Osasuneko Lantaldeak bat eginda erantzun du osasun-arloko datu eta zerbitzu digitalei buruzko Europako kontsulta
PLEko Osasuneko Lantaldeak, 2019an eratuak, Europako Batzordeak osasun-arloko datu eta zerbitzu digitalei buruz egin duen kontsulta, eta, zehazki, osasun-arloko datuen Europako gune bat sortzeari buruzkoa, modu bateratuan erantzuteko koordinazio-lana egin ...
Gehiago irakurri
Pirinioez Gaindiko Gazte Foroko batzorde tematikoak lanean hasi dira
Pirinioez Gaindiko Gazte Foroa osatzen duten dozenaka gazteak gaikako batzordeetan antolatu dira, 2021eko urriko lehen asteburuan egitekoa den aurrez aurreko topaketa, PLE buru duen Erasmus+ proiektuaren esparrukoa, prestatzen hasteko. Aukeratutako ...
Gehiago irakurri
Mugaz gaindiko lankidetzaren etorkizunari buruzko konferentzia
Europako Eskualdeen Lantaldeak mugaz gaindiko lankidetzaren etorkizunari buruzko konferentzia bat antolatu du; izan ere, garai zaila bizi du pandemiak eragindako krisiaren ondorioz. Jardunaldia uztailaren 5ean egin da, eta helburutzat izan ...
Gehiago irakurri
Lan-eskaintza: Pirinioetako Lan Elkartea Midmacc eta Phusicos proiektuak kudeatzeko pertsona baten bila dago
Pirinioetako Lan Elkartearen Partzuergoak hautaketa-prozesu bat ireki du, LIFE Midmacc eta H2020 Phusicos proiektuak kudeatuko dituen pertsona bat kontratatzeko. Proiektuok Klima Aldaketaren Pirinioetako Behatokiaren laguntzarekin gauzatzen dira. Lanpostuaren deskribapen xehatua, ...
Gehiago irakurri