Klima Aldaketaren Pirinioetako Behatokia (KAPB) klima-aldaketaren arloko mugaz gaindiko lurralde-lankidetzako egitasmo bat, Piriniotako Lan Elkartearena. 2010ean jarri zen martxan, Midi-Pyrénées eskualdearen presidentetzarekin.
Klima Aldaketaren Pirinioetako Behatokiak Klima Aldaketaren Pirinioetako lehen Estrategia sortzea koordinatzen du. Pirinio guztietarako mugaz gaindiko estrategia da, eta klima-aldaketaren ondorioetarako Pirinioetako lurraldeen erresilientzia hobetzea izango du helburu, mendiko lurralde gisa dituen ezaugarriak eta mugaz gaindiko lankidetza kontuan hartuta.
Hainbat lan-tailer eta kontsulta publiko ekarri dituen partaidetza-prozesuaren ondoren, gaian interesa duten pertsona guztiek iradokizunak, proposamenak eta iruzkinak egin ahal izateko, PGKEaren dokumentua OPCCren webgunean dago eskuragarri.
Haren xedea da klima-aldaketaren gaineko segimendua egitea Pirinioetan, eta fenomenoa ulertzea, lurraldea ondorioetara egokitzeko. Erreferentziako plataforma izan nahi du mendiko ekosistemetan klima-aldaketara egokitzeari buruzko ezagutzan.
Hauek dira CTPko kideak (ondorioz, baita KAPBkoak ere): Andorra Printzerria, eta Akitania Berria, Aragoi, Katalunia, Euskadi, Nafarroa eta Okzitania eskualdeetako gobernuak.
Beste proiektu batzuk
KAPB2
Pirinioetako Lan Elkarteak (CTP) zuzentzen du KAPB2 proiektua, klima-aldaketaren efektuak mugatzea eta Pirinioaldea haren ondorioetara egokitzea helburu duena. Klima Aldaketaren Pirinioetako Behatokiak (KAPB) koordinatzen…
Midmacc
LIFE MIDMACC proiektuaren helburu nagusia honako hau da: klima-aldaketarako egokitzapena sustatzea, erdi-mailako mendiko landaguneetan paisaia kudeatzeko hainbat aukera ezarriz, eta, aldi berean, garapen sozioekonomiko jasangarria sustatzea…
Montclima
MONTCLIMA proiektuaren helburua hau da: klima-aldaketaren aurkako borrokaren arloan tresna onenak edukitzea eta jardunbide egokienak erreplikatzea SUDOEko lurraldean (Europako hego-mendebaldeko Interreg V-B Lankidetzarako Programa)…
ALBISTEAK
CTP-ko batzorde betearazleak pixkanaka aragoiera ere barne hartzea erabaki du
Pirinioetako Lan Elkarteko (CTP) Batzorde Betearazleak, 2021eko irailaren 16an eta 17an egindako bileran, CTPn aragoiera erabiltzen hastea aztertu zuen, Batzorde Betearazleko Aragoiko ordezkariak eskatuta, eta hizkuntza hori pixkanaka barne hartzea ...
Gehiago irakurri
OPCC-k kontsulta publikoa abiatu du, Klima-aldaketaren Pirinioetako Estrategiaren partaidetzazko prozesuaren ondoren
Hainbat tailerrez osatutako partaidetzazko prozesuaren ondoren, 2021eko urriaren 6an amaierako tailerra egin zen, Klima Aldaketaren Pirinioetako Estrategia (EPiCC) idazteko tailerren fase honen azken etapa. Bilera horren emaitza gisa osatutako dokumentuaren ...
Gehiago irakurri
60 GAZTEK PIRINIOETAKO GAZTEEN MANIFESTUA IDATZI DUTE
Asteburu honetan, Biescasen eta El Pueyo de Jacan (Aragoi), Pirinioez Haraindiko Gazteen Foroak lehenengo batzarra egin du. Topaketa horretan, Pirinioetako 60 gazte inguruk beren gogoetak ...
Gehiago irakurri
Lana, jasangarritasuna eta gizarte-eskubideak: Pirinioetako gazteak kezkatzen dituzten gai nagusiak
Pirinioez Haraindiko Gazteen Foroaren lehenengo batzarraren esparruan, Pirinioetako Lan Elkarteak mugako zazpi lurraldeetako 60tik gora gazte eta dozena bat kargudun publiko eta ordezkari politiko bildu zituen larunbatean, Pirinioetako gazteria gisa ...
Gehiago irakurri
Bartzelonan Montclima topaketa egin da, Europako hego-mendebaldeari gehien eragiten dion arrisku naturaletako baten, lehorteen, arloko nazioarteko adituen artean
CREAFek antolatuta, lehorteak Europako hego-mendebaldeko (SUDOE) mendietako basoetan dituen eraginak kudeatzeko eta prebenitzeko estrategiei buruzko nazioz gaindiko hirugarren mintegia egin zen atzo, Sudoe MONTCLIMA proiektuaren esparruan. Goizean goizetik, nazioarteko hainbat ...
Gehiago irakurri
CTPk Biescas eta El Pueyo de Jaca udalerrietan antolatuko duen Pirinioez Haraindiko lehen Gazte Foroaren atzerako kontaketa
Pirinioetako Lan Elkarteko zazpi lurraldeetako dozenaka gazte Biescas eta El Pueyo de Jaca udalerrietan (Aragoi) elkartuko dira urriaren 1etik 3rako asteburuan, Pirinioez Haraindiko lehen Gazte Foroa egiteko. Gazteek lurralde-politika publikoetan ...
Gehiago irakurri