Klima Aldaketaren Pirinioetako Behatokia (KAPB) klima-aldaketaren arloko mugaz gaindiko lurralde-lankidetzako egitasmo bat, Piriniotako Lan Elkartearena. 2010ean jarri zen martxan, Midi-Pyrénées eskualdearen presidentetzarekin.
Klima Aldaketaren Pirinioetako Behatokiak Klima Aldaketaren Pirinioetako lehen Estrategia sortzea koordinatzen du. Pirinio guztietarako mugaz gaindiko estrategia da, eta klima-aldaketaren ondorioetarako Pirinioetako lurraldeen erresilientzia hobetzea izango du helburu, mendiko lurralde gisa dituen ezaugarriak eta mugaz gaindiko lankidetza kontuan hartuta.
Hainbat lan-tailer eta kontsulta publiko ekarri dituen partaidetza-prozesuaren ondoren, gaian interesa duten pertsona guztiek iradokizunak, proposamenak eta iruzkinak egin ahal izateko, PGKEaren dokumentua OPCCren webgunean dago eskuragarri.
Haren xedea da klima-aldaketaren gaineko segimendua egitea Pirinioetan, eta fenomenoa ulertzea, lurraldea ondorioetara egokitzeko. Erreferentziako plataforma izan nahi du mendiko ekosistemetan klima-aldaketara egokitzeari buruzko ezagutzan.
Hauek dira CTPko kideak (ondorioz, baita KAPBkoak ere): Andorra Printzerria, eta Akitania Berria, Aragoi, Katalunia, Euskadi, Nafarroa eta Okzitania eskualdeetako gobernuak.
Beste proiektu batzuk
KAPB2
Pirinioetako Lan Elkarteak (CTP) zuzentzen du KAPB2 proiektua, klima-aldaketaren efektuak mugatzea eta Pirinioaldea haren ondorioetara egokitzea helburu duena. Klima Aldaketaren Pirinioetako Behatokiak (KAPB) koordinatzen…
Midmacc
LIFE MIDMACC proiektuaren helburu nagusia honako hau da: klima-aldaketarako egokitzapena sustatzea, erdi-mailako mendiko landaguneetan paisaia kudeatzeko hainbat aukera ezarriz, eta, aldi berean, garapen sozioekonomiko jasangarria sustatzea…
Montclima
MONTCLIMA proiektuaren helburua hau da: klima-aldaketaren aurkako borrokaren arloan tresna onenak edukitzea eta jardunbide egokienak erreplikatzea SUDOEko lurraldean (Europako hego-mendebaldeko Interreg V-B Lankidetzarako Programa)…
ALBISTEAK
PLEk Mugaz Gaindiko Larrialdi Medikoen 1. Biltzarrean parte hartuko du
Osasun arloko 500 profesional eta agintari politikok baino gehiagok parte hartu dute Alpen maiatzaren erdialdean egin zen Mugaz Gaindiko Larrialdi Medikoen 1. Biltzarrean, POCTEFA EGALURG proiektua ixteko ekitaldi gisa. PLEko ...
Gehiago irakurri
B-Solutions proiektuen deialdi berria
B-solutions 2.0: mugaz gaindiko oztopoak konpontzea EBko mugetan mugaz gaindiko lankidetza zailtzen duten oztopo juridiko eta administratiboei aurre egiteko ekimena da. Europako Batzordeko Eskualde eta Hiri Politikako Zuzendaritza Nagusiak (DG ...
Gehiago irakurri
Hidrogeno berdea eta klima aldaketa: PLEren gaiak European Green Week-en
Datorren ostiralean, ekainak 3, Pirinioetako Lan Elkarteak workshop bat antolatuko du European Green Week-en esparruan, hidrogenoaren ekonomia bat garatzea eta Pirinioetan klima-aldaketara egokitzea jorratuko duen ekitaldi batekin. Jardunaldia 10: ...
Gehiago irakurri
PLEko hidrogenoaren arloko lantaldeak jarduerari berrekin dio
PLEko hidrogenoaren arloko lantaldeak jarduerari berrekin dio, zazpi lurraldeen arteko lankidetza ez ezik, hidrogenoaren arloan mugaz gaindiko eremu gisa duen posizionamendua ere indartzeko asmoz. Maiatzaren 4an, bilera bat egin zuten ...
Gehiago irakurri
Pirinioetako Lan Elkartea-CTP prestatzen ari da Gazteriaren Bigarren Garraio Foroa: Euskadin ospatuko da
Pirinioetako Lan Elkarteko gazteria lantaldea Jakan bildu da, Euskadin ospatuko den Gazteriaren Garraio Foroaren bigarren edizioa prestatzen hasteko. PLE osatzen duten lurralde guztietako teknikariek osatutako talde horrek Erasmus+ hautagaitza berria ...
Gehiago irakurri
Pirinioak lotzeko ekitaldi handia
Pyréneo 2022ko urriaren 6, 7 eta 8an Oloron Saint Marien egingo den mugaz gaindiko ekitaldia da, haranen eta isurialdeen artean "zubiak sortzeko", Pirinioen artean loturak sortzeko, eta topaketa eta trukeen ...
Gehiago irakurri