social-media-ctp

Zalantzarik gabe, sare sozialak oso garrantzitsuak dira herritarrengana iristeko. Pirinioetako Lan Elkartearen jardueren gaineko komunikazioa hobetzeko, profil berriak jarri dira martxan Facebook, Instagram, Twitter eta Linkedin sare sozialetan.

Profil berri horiek 2015etik hona 2014-2020 aldirako POCTEFA programaren eta Klima Aldaketaren Pirinioetako Behatokiaren ekintzak eta emaitzak jakinarazteko sare sozialetan egin den lana osatzera datoz. Bi ekimen nagusi horiez gain, sare sozialetako kanalen bidez, Pirinioetako Lan Elkarteak bere kide diren eskualdeen zereginak, historia eta Pirinioetako Estrategiaren barnean abian jartzen dituzten proiektu berriak (besteak beste) eman nahi ditu ezagutzera. Sare sozialak zeharo aproposak dira nahi diren elkarrizketa eta lankidetza gauzatzeko, horixe izaki duela ia 40 urte Pirinioetako Lan Elkartea sortzearen xedea.

Zain gauzkazu, jarraitu gure sare sozialak!