Europako Eskualde Mugakideen Elkarteak (AEBR, ingelesezko siglak) jakinarazi du luzatu egin dela B-Solutions proiektuen hirugarren deialdiko hautagaitzak aurkezteko epea, B-Solutions proiektuen hirugarren deialdia egin du, Europako Batzordeko DG Regiorekin lankidetzan. Hautagaitzak 2020ko urriaren 11ra arte aurkeztu ahal izango dira.

B-Solutions ekinbidearen helburua da Europar Batasunaren barruan mugaz haraindiko lankidetza oztopatzen dituzten lege- eta administrazio-arloko trabak aztertzea. Hirugarren deialdian, mugaz haraindiko elkarrekintza egiturazko arrazoiengatik zailagoa den kasuetan zentratu da interesa, adibidez:

  • Legeen artean koherentzia falta delako
  • Prozedura administratiboetan bateratasun falta delako eta gainjartzeak gertatzen direlako
  • Aplikatu beharreko legeak (Europakoa, estatukoa edo eskualdekoa) kontuan hartzen ez duelako mugaz haraindiko elkarrekintzaren berezitasuna

Proiektuek, trabak deskribatzeaz gain, horiek konponduta lankidetza nola hobetuko den azaldu behar dute. Dokumentu guztiak B-solutions programaren webgunean daude.

Pirinioetako Lan Elkartea B-Solutions programan

Pirinioetako Lan Elkartearen (PLE) Partzuergoak aurreko deialdian parte hartu zuen, eta honako B-Solutions proiektu hau gidatu: «Emergentzia medikoek mugak ezabatzen dituztenean» («When Emergency Medical Systems erase borders», jatorrizkoa ingelesez). Egitasmo hori pentsatuta dago oztopo administratiboak deuseztatzeko, herritarrek emergentziako osasun-zerbitzuak errazago jaso ahal ditzaten eta, hala, zerbitzuen efizientzia eta eraginkortasuna hobetu ahal izateko. Proiektuari buruzko informazio gehiago, hemen.

Europako Batzordeak B-Solutions ekinbidearen aurreko bi deialdietan programatutako 43 proiektuen bilduma bat argitaratu du, eta horien artean dago PLEk gidatutakoa. Dokumentuak proiektuen emaitzak aztertzen ditu; hemen eskura daiteke.