Proiektuak2024-06-19T15:05:04+02:00

PROIEKTUAK

Pirinioetako Lan Elkartearen partzuergoak Pirinioetako lurraldearen arazo eta oztopoei aurre egiten dieten mugaz gaindiko zenbait lankidetza-proiektu zuzentzen ditu: Klima Aldaketaren Pirinioetako Behatokia (OPCC) eta PLEren Garapen eta Dinamizazio Unitatea (UD2) aktiboki parte hartzen du Europako 11 proiektutan.

Pirinioetako Estrategia onartu zenetik, PLE protagonista izan da mugaz gaindiko lankidetza-proiektuak abian jartzeko eta gauzatzeko orduan. Horrela, PLEk lurraldeko eragileak animatzetik lankidetzan aritzera igaro da, eta bera izango da lankidetzaren protagonista, proiektuetan parte hartuz.

CTPren egitekoetako bat da biztanleen bizi-kalitatea hobetuko duten mugaz gaindiko lankidetza-proiektuak sustatzea eta horietan parte hartzea.

Klima Aldaketaren Pirinioetako Behatokia (KAPB)

OPCC

Larrialdi medikoak – EMS – B-Solutions

B_-Solutions EMS

Gazteriaren Foru Transpirenaikoak

B_-Solutions EMS

BERRI

Pirinioetako Estrategia, aurrera

Pirinioetako Estrategia 2024ra arteko ekintza-plan bat da, eta eboluzionatu dezake eta errealitate berrietara egokitu daiteke, asmo horrekin sortu baitzen. Pirinioetako Lan Elkarteak gaur egun zein egoeratan dagoen azaldu nahi izan du, eta, dokumentu batean, plana onartu zenez geroztik egin diren ekintzak eta aktibo dauden lantaldeak laburbildu ditu. Gaur egun, bost ...
Gehiago irakurri

Martxan da B-Solutions proiektuetarako beste deialdi bat

Europako Mugako Eskualdeen Elkarteak (AEBR) b-solutions ekimenaren laugarren proposamen-deialdia abiarazi du, Europako Batzordearen Eskualdeen Zuzendaritzaren izenean. AEBRk muga inguruko lankidetza hobetzeko egiten du lan, proiektu eta ekimenei babesa emanda. Ekimen horien artean dago b-solutions, Europako Batzordeak 2017ko irailean abian jarritakoa. Haren helburua da muga inguruko lankidetza oztopatzen duten arazo juridiko ...
Gehiago irakurri

Gazteentzako kontsulta publikoa. Zeintzuk dira Pirinioetako gazteen kezkak?

Pirinioetako Lan Elkarteak, Akitania Berria eta Okzitaniako eskualdeekin, Andorrako printzerriarekin eta Euskadi, Nafarroa, Aragoi eta Kataluniako autonomia erkidegoekin elkarlanean, Pirinioetako gazte guztiei zuzenduriko inkesta bat plazaratu du. Galdetegia 15 eta 35 urte bitarteko gazteentzat pentsatuta dago, eta erantzuten duten pertsonen profilari buruzko informazioa biltzea du helburu: zertan aritzen diren, non ...
Gehiago irakurri

Erasmus+ proiektu europarrak Pyrenean Youth proiektua esleitu dio Pirinioetako Lan Elkarteari

Europako Batzordeak onartu egin du Pirinioetako Lan Elkarteak Erasmus+ programan aurkeztutako hautagaitza, lehen Gazteriaren Foro Transpiriniotarra antolatzeko. Hautagaitzak Pyrenean Youth dauka izena, eta helburu du Pirinioetako bi aldeetako gazteak harremanetan jarri ahal izatea eta beren behar komunei buruz eztabaidatzea, gero, beren ordezkari politikoei helarazteko. Pyrenean Youth PLEren 2018-2024ko Pirinioetako Estrategiaren ...
Gehiago irakurri

Pirinioetako Lan Elkartea ezinbesteko aliantza aitzindaria izan da pandemia honetan

«Pirinioetako Lan Elkartea (PLE) aitzindaria izan zen martxan jarri zenean Europako mugaz haraindiko lankidetzaren alorrean eta orain, pandemiaren erdian, erakutsi du ezinbestekoa dela, gauza izan baita bere proiektuak COVID-19aren ondoko munduari egokitzeko». Horrelaxe hasten da EFE berri-agentziak iragan abenduaren 10ean EURO EFE atalean argitaratutako artikulua. Erreportaje horretan Pirinioetako Lan Elkartearen ...
Gehiago irakurri

Pirinio Zirkularra: Pirinioetako eragileen lehen bilera mendigune horretan ekonomia zirkularra sustatzeko

Pirinioetako Lan Elkarteak, Mataróko teknocampusaren laguntzarekin, lehen «Pirinio Zirkularra» tailerra antolatu zuen iragan azaroaren 25ean. Eredu ekonomiko zirkular eta jasangarriago baterantz egiteko Pirinioetako eragileen lehen topaketa gisa diseinatu zen bilkura. Topaketak zenbait helburu zituen: ekonomia zirkularrak Pirinioetan duen potentzialaren inguruko ikuspegi bateratu bat sortzea, ekimenak partekatzea, sinergiak indartzea, hausnarketak aurkeztea ...
Gehiago irakurri

Go to Top