OCDE

ELGAren proiektua, Europako mugaz gaindiko eremuetako gobernantza bertikala hobetzeari buruzkoa, Europako Batzordearen Erregio Zuzendaritza Nagusiaren esku utzi da. Helburua da proiektu honen xede diren Europako bost eskualde pilotuen elementu komunak dituen esparru analitiko bat izatea, Europarentzat lurralde-garapeneko zein politika diren garrantzitsuak ikusteko eta gobernantza hori hobetzeko. ELGAren zeregin orokorra da lurralde-egoera baten ikuspegi bat eta azterketa zehatz bat eskaintzea, herrialdeei gomendioak eta aholkuak emateko.

Pirinioetako Lan Elkartea (PLE) hautatutako bost eskualde horietako bat da. PLEk Cerdanyako Mugaz Gaindiko Ospitalearen gobernantza aztertzeko kasua proposatu du.