Lurzoruen Mundu Eguna dela eta, Kataluniako Institut Cartogràfic i Geològic erakundeak (ICGC) lurzoruen azterketa, kudeaketa eta dibulgazioa ardatz dituen jardunaldi bat antolatu du.

Lurralde-lankidetzan landutako lurzoruari buruzko mugaz gaindiko hainbat ekimen aurkeztuko dira, Pirinioetako klima-aldaketarekin lotuak.

Lehenik eta behin, berriki eratutako Pirinioetako Lurzoruen Aliantza (ASPir) aurkeztuko da, lurzoruak kontserbatzea eta kalitatea mantentzea sustatzeko eta lurzoruen kudeaketa jasangarriko esperientziak koordinatzeko eta partekatzeko sortua.

Bigarrenik, Klima Aldaketaren Pirinioetako Behatokiak (OPCC) Klima Aldaketaren Pirinioetako Estrategia (EPiCC) aurkeztuko du: lurralde-lankidetzan oinarrituz Pirinioetako bioeskualdean klima-aldaketari aurre egiteko onartu berri den mugaz gaindiko estrategia. Horrekin batera, estrategiaren etorkizuneko plan operatiboa aurkeztuko du.

Ondoren, ICGCren web-bisore berria erakutsiko da, zeinak lurzoruen hainbat sakoneratako parametro fisikoen datuak kontsultatzeko aukera ematen duen, Pirinioaurreko eta Pirinioetako estazioetan. Lurzoruaren tenperaturari eta hezetasunari buruzko datu horiek biltzeak, parametro atmosferikoekin batera, lurzoruaren propietate fisikoak interpretatzea, erregimen klimatikoa definitzea eta, era berean, klima-aldaketari buruzko azterlanak egitea ahalbidetzen du.

Eta, amaitzeko, Pirinioetako Lurzoruen Interpretazio Zentroa (CISP) ezagutzeko bisita gidatu bat eskainiko da. Bisita horretan, zentroan jarri diren monolito berriak aurkeztuko dira.

Eguna: 2021.12.14, 16:30etik 18:30era

Lekua: Centre de Suport Territorial (CST) Pirineus

Passeig de Pompeu Fabra, 21

25620 Tremp

Mapa ikusi

Online partaidetza:

Urrutitik parte hartu nahi duzuenon kasuan, ez dago erregistratu beharrik. Jardunaldiaren egunean adierazitako orduan konekta zaitezkete, esteka hau klikatuz.

Aurrez aurre parte hartzeko izen-ematea:

Bertaratzea doakoa da, baina, aretoaren edukiera mugatua denez, ezinbestean izena eman behar da

AURREZ AURRE PARTE HARTZEKO IZEN-EMATEA

Programa

16.30 – 16.35 Ongietorria eta jardunaldiaren aurkezpena

Antoni Roca, Eskualdeko Geologiako eta Geofisikako zuzendariorde nagusia, ICGC

16.35 – 17.00 Pirinioetako Lurzoruen Aliantzaren (ASPir) eta webgunearen aurkezpena

Jokin del Valle, ASPIReko presidentea; Juan Terràdez, OPCCko teknikaria

17.00 – 17.25 Klima Aldaketaren Pirinioetako Estrategiaren (EPiCC) Plan Operatiboa

Eva Garcia Balaguer, OPCCko koordinatzailea

17.25 – 17.50 Lurzoruaren eta lurzoru-sarearen parametro fisikoen bisore berria

Agnès Lladós, CSTP unitateko burua, ICGC

17.50 – 18.30 CISPra aurrez aurreko bisita eta monolito berrien aurkezpena

Marc Vicens, Lurzoruen Unitateko burua, ICGC