Espainia, Frantzia eta Andorraren arteko mugaz gaindiko lankidetzako mikroproiektuetarako dirulaguntzen lehen deialdia abian jarri dela eta, 2022ko urtarrilaren 20an, datorren ostegunean, deialdia aurkezteko lehen web-mintegia egingo da, 11:00etatik 13:00etara.

Lehen aurkezpen publikoa izango da eta, bertan, bai CTPk bai proiektuak koordinatzen dituzten hiru eskualdeek
parte hartuko dute: Pirinioak-Mediterraneoa euroeskualdeak, Akitania Berria-Nafarroa euroeskualdeak eta Pirineos Pyrénées LLETak. Deialdian interesa duten guztiek parte hartu ahal izango dute.

Deialdiaren alderdi garrantzitsuenak azaltzea eta sor daitezkeen lehenengo zalantzak argitzea izango da bileraren helburua.

Deialdiari buruzko informazio guztia esteka honetan aurkitu dezakezu.

 

Mikroproiektuetarako dirulaguntzen deialdia aurkezteko web-mintegia

Data: 2022ko urtarrilak 20

Ordutegia: 11:00etatik 13:00etara

Ezinbestekoa da aurretik izena ematea honako esteka honen bidez:https://us06web.zoom.us/j/82902933524?pwd=ZjVObzEyalVTdlJGQXhzMVpCMWVXZz09