Klima Aldaketaren Pirinioetako Behatokia (KAPB) klima-aldaketaren arloko mugaz gaindiko lurralde-lankidetzako egitasmo bat, Piriniotako Lan Elkartearena. 2010ean jarri zen martxan, Midi-Pyrénées eskualdearen presidentetzarekin.
Klima Aldaketaren Pirinioetako Behatokiak Klima Aldaketaren Pirinioetako lehen Estrategia sortzea koordinatzen du. Pirinio guztietarako mugaz gaindiko estrategia da, eta klima-aldaketaren ondorioetarako Pirinioetako lurraldeen erresilientzia hobetzea izango du helburu, mendiko lurralde gisa dituen ezaugarriak eta mugaz gaindiko lankidetza kontuan hartuta.
Hainbat lan-tailer eta kontsulta publiko ekarri dituen partaidetza-prozesuaren ondoren, gaian interesa duten pertsona guztiek iradokizunak, proposamenak eta iruzkinak egin ahal izateko, PGKEaren dokumentua OPCCren webgunean dago eskuragarri.
Haren xedea da klima-aldaketaren gaineko segimendua egitea Pirinioetan, eta fenomenoa ulertzea, lurraldea ondorioetara egokitzeko. Erreferentziako plataforma izan nahi du mendiko ekosistemetan klima-aldaketara egokitzeari buruzko ezagutzan.
Hauek dira CTPko kideak (ondorioz, baita KAPBkoak ere): Andorra Printzerria, eta Akitania Berria, Aragoi, Katalunia, Euskadi, Nafarroa eta Okzitania eskualdeetako gobernuak.
Beste proiektu batzuk
KAPB2
Pirinioetako Lan Elkarteak (CTP) zuzentzen du KAPB2 proiektua, klima-aldaketaren efektuak mugatzea eta Pirinioaldea haren ondorioetara egokitzea helburu duena. Klima Aldaketaren Pirinioetako Behatokiak (KAPB) koordinatzen…
Midmacc
LIFE MIDMACC proiektuaren helburu nagusia honako hau da: klima-aldaketarako egokitzapena sustatzea, erdi-mailako mendiko landaguneetan paisaia kudeatzeko hainbat aukera ezarriz, eta, aldi berean, garapen sozioekonomiko jasangarria sustatzea…
Montclima
MONTCLIMA proiektuaren helburua hau da: klima-aldaketaren aurkako borrokaren arloan tresna onenak edukitzea eta jardunbide egokienak erreplikatzea SUDOEko lurraldean (Europako hego-mendebaldeko Interreg V-B Lankidetzarako Programa)…
ALBISTEAK
Mendialdeen etorkizuna: erronkak eta aukerak
Pirinioetako Lan Elkarteak mendi eremuen etorkizuna: erronkak eta aukerak ekitaldian parte hartu du, Interreg POCTEFA programako bi boluntarioek antolatuta. Ekitaldiaren helburua zen Europako gazteei mendi-eremuetan dauden zenbait ekimen ezagutaraztea, baita ...
Gehiago irakurri
PLEk “hidrogenoaren inguruko jarduerak Aragoin” jardunaldian parte hartu du
Aragoiko Sustapen Institutuak jardunaldi bat antolatu du hidrogenoaren ekonomiaren esparruan Aragoin egiten diren ekintza nagusien inguruan. PLEk Zaragozan uztailaren 18an egin zen bilkuran parte hartu du. Bertan, enpresa-proiektu batzuk, ekimen ...
Gehiago irakurri
II Borders Foroan parte hartuko du Gazteriaren Herri Arteko Foroaren ordezkari gazte batek
Irune Santamaria gazte arabarrak parte hartu du La MOT erakundeak antolatutako II Borders Forum-aren esparruan egindako "gazteen papera mugaz gaindiko lurraldeen eraikuntzan" eztabaidan. Santamariak, Pirinioetako gazteen bozeramaileak, komunikazio foroak sortzearen ...
Gehiago irakurri
25 mikroproiektuk Pirinioetako mugaz gaindiko lankidetza dinamizatuko dute
Espainiaren, Frantziaren eta Andorraren arteko mugaz gaindiko mikroproiektuen lehen deialdiak behin betiko programazioa argitaratu du gaur: 25 proiektu berrik Pirinioetako mugaz gaindiko lankidetzaren alde lan egingo dute. Hautagaitzak aurkezteko epea ...
Gehiago irakurri
Pirinioetan hidrogenoaren ekonomia bultzatzea: PLE energiaren esparrura abiatzen da mugaz gaindiko lankidetzan
Energiaren Euskal Erakundeak Pirinioetako Lan Elkarteko (PLE) hidrogenoari buruzko lantaldearen bilera hartu du. Talde hori mugako zazpi lurraldeetako ordezkariek osatzen dute, eta hidrogenoaren arloan Pirinioetako mugaz gaindiko lankidetza bultzatzeko asmoz ...
Gehiago irakurri
40 lagunek baino gehiagok hartuko dute parte PLEren ekitaldian European Green Week-en
Pirinioetako Lan Elkarteak "Cross-border cooperation in the Pyrenees for the development of a green hydrogen economy" tailerra antolatu du European Green Week-en esparruan.40 pertsona baino gehiago izan dira jardunaldian, eta ...
Gehiago irakurri