grupo-trabajo-movilidad

Lurralde konektatua lurralde irisgarria da. Pirinioetako Lan Elkartearen Pirinioetako Estrategian aurrera egin da, Pirinioetako biztanleen konektagarritasun-, mugikortasun- eta irisgarritasun-zerbitzuak hobetzea bermatzeko. Kataluniaren presidentetzapean, lanean jarri da PLEren mugikortasun, irisgarritasun eta konektagarritasuneko lantaldea.

2020ko uztailaren 2an, PLEren zazpi erakunde kideetako 25 ordezkari bildu ziren lantaldearen lehen bileran, datozen urteetarako helburuak zehazte aldera.

gt-movilidad-grupo

Laia Mercadé, Kataluniako Generalitatearen Errepide bidezko garraioaren eta Logistikaren Antolamenduko arduradun eta lantaldearen koordinatzailea izan zen bileraren buru. Lan-esparru hauek zehaztu zituzten: mugikortasuneko azpiegiturak, mugaz gaindiko garraio-zerbitzuak, konektagarritasun digitaleko azpiegiturak eta zerbitzuak eta trantsizio energetikoa.

Lantaldearen hurrengo bilera irailean da egitekoa, mugaz gaindiko lankidetza-proiektuetarako ideia berriak garatzeko.

Pirinioetako Lan Elkarteak, orain, beste lantalde batzuk ere lanean ditu, mendi-eskualdeko eta mugaldeko proiektuak dinamizatu eta sustatzeko, 2018-2024 aldirako Pirinioetako Estrategiarekin bat.

Informazio gehiago: