alliance-transfrontalierePirinioetako Lan Elkarteak (PLE) bat egin du mugaz gaindiko herritarren aliantzarekin. Ekimen hori Mugaz Gaindiko Misio Eragileak, Europako Mugaldeko Eskualdeen Elkarteak eta Mugaz Gaindiko Ekimenen Europako Zerbitzu Zentralak sustatu dute.

Mugaldeko eskualdeetan 150 milioi pertsona bizi dira, alegia, Europar Batasuneko biztanleen % 30. Egunero-egunero, bi milioi pertsonek zeharkatzen dute mugaren bat, EBko mugen irekitasunaz baliatuta. Gainera, eskualde horiek laborategi modukoak dira, garapen ekonomiko eta ekologikoan, herritarren parte-hartze bideetan eta lurralde-batasunean eredu berrietarako trantsizioa prestatzeko. COVID-19aren krisiaren eraginez, koordinatu gabe hartu ziren neurriak eta ekintzak ez ziren elkarlanean gauzatu; hala ere, mugaz gaindiko lankidetza eta elkartasun mota berriak agertu ziren.

Andorran, Espainian eta Frantzian diharduen mugaz gaindiko erakundea den aldetik, Pirinioetako Lan Elkarteak, EBko mugaldeko biztanleen % 10a bizi den eskualdearen ordezkari denak, aipatu agiria sinatu du, eta hobetzeko ekarpenak egitea du asmo. Aliantzak baliabideak eta ahalmenak eman nahi dizkie mugako agintaritzei, lurralde-lankidetza sustatzen jarraitzeko eta oraindik zutik dauden hesi ikusezinak eraisteko.

Aliantzaren idatziari ekarpenak egiteko epea irailaren 15era artekoa izango da. Amaituta, aurkezpen ofiziala 1. Mugen Foroan egingo da, Parisen, 2020ko azaroaren 9an eta 10ean.

PLEk mugaz gaindi edo muga artean diharduten beste eragile batzuei dei egiten die, Aliantzara atxiki daitezen.

Informazio gehiago: