Proiektuak2024-06-19T15:05:04+02:00

PROIEKTUAK

Pirinioetako Lan Elkartearen partzuergoak Pirinioetako lurraldearen arazo eta oztopoei aurre egiten dieten mugaz gaindiko zenbait lankidetza-proiektu zuzentzen ditu: Klima Aldaketaren Pirinioetako Behatokia (OPCC) eta PLEren Garapen eta Dinamizazio Unitatea (UD2) aktiboki parte hartzen du Europako 11 proiektutan.

Pirinioetako Estrategia onartu zenetik, PLE protagonista izan da mugaz gaindiko lankidetza-proiektuak abian jartzeko eta gauzatzeko orduan. Horrela, PLEk lurraldeko eragileak animatzetik lankidetzan aritzera igaro da, eta bera izango da lankidetzaren protagonista, proiektuetan parte hartuz.

CTPren egitekoetako bat da biztanleen bizi-kalitatea hobetuko duten mugaz gaindiko lankidetza-proiektuak sustatzea eta horietan parte hartzea.

Klima Aldaketaren Pirinioetako Behatokia (KAPB)

OPCC

Larrialdi medikoak – EMS – B-Solutions

B_-Solutions EMS

Gazteriaren Foru Transpirenaikoak

B_-Solutions EMS

BERRI

PLEk bat egin du mugaz gaindiko herritarren Europako Aliantzarekin

Pirinioetako Lan Elkarteak (PLE) bat egin du mugaz gaindiko herritarren aliantzarekin. Ekimen hori Mugaz Gaindiko Misio Eragileak, Europako Mugaldeko Eskualdeen Elkarteak eta Mugaz Gaindiko Ekimenen Europako Zerbitzu Zentralak sustatu dute. Mugaldeko eskualdeetan 150 milioi pertsona bizi dira, alegia, Europar Batasuneko biztanleen % 30. Egunero-egunero, bi milioi pertsonek zeharkatzen dute mugaren bat, ...
Gehiago irakurri

Lehen urratsak eman ditu Pirinioetako Estrategiaren barneko mugikortasun, irisgarritasun eta konektagarritasunari buruzko lantaldeak

Lurralde konektatua lurralde irisgarria da. Pirinioetako Lan Elkartearen Pirinioetako Estrategian aurrera egin da, Pirinioetako biztanleen konektagarritasun-, mugikortasun- eta irisgarritasun-zerbitzuak hobetzea bermatzeko. Kataluniaren presidentetzapean, lanean jarri da PLEren mugikortasun, irisgarritasun eta konektagarritasuneko lantaldea. 2020ko uztailaren 2an, PLEren zazpi erakunde kideetako 25 ordezkari bildu ziren lantaldearen lehen bileran, datozen urteetarako helburuak zehazte ...
Gehiago irakurri

Cerdanyako Mugaz Gaindiko Ospitaleari buruzko erreportajea

TV3ek erreportaje bat egin du Cerdanyako Mugaz Gaindiko Ospitaleari buruz. Mugak desagerrarazten dituen ospitalea, eta POCTEFA proiektu bat da. https://www.ccma.cat/tv3/30-minuts/un-hospital-que-esborra-fronteres/noticia/3022495/ Erreportajean, ospitaleak sortu zenetik aurre egin behar izan dien erronkak agertzen dira, Europako lehen mugaz gaindiko ospitalea denez, baita COVID-19a dela kausa egun dituen arazoak ere. Pandemiak agerian jarri du ...
Gehiago irakurri

PLE ESPON programaren newsletterrean

Meritxell Serret i Aleu, Kataluniako Generalitateak Europar Batasunean duen ordezkariak Pirinioetako Lan Elkartea (PLE) aipatzen duen artikulu bat argitaratu du ESPON programaren newsletterrean. Zehazki, PLEk mugaz gaindiko lankidetza sustatzeko COVID-19aren inguruko lantalde bat sortu duela azaldu du. Kataluniako Generalitatearen esku dago gaur egun PLEren presidentetza, eta lanean ari da mugaz ...
Gehiago irakurri

Comunicado sobre las medias especiales de la CTP ante el Coronavirus-COVID19 (08/04/2020)

El Comité Ejecutivo de la Comunidad de Trabajo de los Pirineos (CTP), reunido por videoconferencia los días 25 y 26 de marzo bajo presidencia catalana, ha aprobado la creación de un Grupo de Trabajo sobre las acciones de ayudas a los territorios fronterizos y de montaña que la CTP podría ...
Gehiago irakurri

PLEren XXXVII Osoko Bilkurarako izen-emateak zabalik

Urtero bezala, Pirinioetako Lan Komunitateko zazpi lurraldeetako ordezkariak bilduko dira, Presidenteen Adierazpen Bateratuaren bidez mugaz gaindiko lankidetzarekiko konpromisoa berresteko. Aurten, gainera, Aragoiko Gobernuak bi urteko presidentetza amaitu du, eta Kataluniako Generalitateari eman dio lekukoa, PLEren txandakako presidentetzen ordenako hurrengo lurraldeari, zeinak 2021 amaierara arte izango baitu. Osoko bilkuran, estrategia ...
Gehiago irakurri

Go to Top