TV3ek erreportaje bat egin du Cerdanyako Mugaz Gaindiko Ospitaleari buruz. Mugak desagerrarazten dituen ospitalea, eta POCTEFA proiektu bat da. https://www.ccma.cat/tv3/30-minuts/un-hospital-que-esborra-fronteres/noticia/3022495/

Erreportajean, ospitaleak sortu zenetik aurre egin behar izan dien erronkak agertzen dira, Europako lehen mugaz gaindiko ospitalea denez, baita COVID-19a dela kausa egun dituen arazoak ere. Pandemiak agerian jarri du mugaz gaindiko lankidetza premiazkoa dela osasun-arazo globalei aurre egiteko; esaterako, gaur egun dugunaren antzekoei.

Europako POCTEFA HTC proiektuak bultzatuta hasi zen eraikitzen ospitalea, 2008an, eta, guztira, 31 milioi euroko kostua izan du.

Ospitaleak oraindik ere parte hartzen du osasun-arloko mugarik gabeko lankidetza sustatzeko ekintzetan eta proiektuetan; esaterako, b-solutions proiektu pilotu honetan: «Larrialdi medikoek mugak desagerrarazten dituztenekoa». Pirinioetako Lan elkartea (PLE) izan da proiektuko burua, helburu honekin: egungo oztopo administratiboak gutxitzea eta mugaz gaindiko larrialdiko esku-hartze sanitarioa baimentzea.