Meritxell Serret i Aleu, Kataluniako Generalitateak Europar Batasunean duen ordezkariak Pirinioetako Lan Elkartea (PLE) aipatzen duen artikulu bat argitaratu du ESPON programaren newsletterrean. Zehazki, PLEk mugaz gaindiko lankidetza sustatzeko COVID-19aren inguruko lantalde bat sortu duela azaldu du.

Kataluniako Generalitatearen esku dago gaur egun PLEren presidentetza, eta lanean ari da mugaz gaindiko lankidetza-sareak eta bitartekoak indartzeko koronabirusaren krisiak sortutako egoera honetan.

Irakurri artikulua hemen:  https://www.espon.eu/covid19-how-local-and-regional-authorities-respond-crisis-case-catalonia