About ctp

This author has not yet filled in any details.
So far ctp has created 5551 blog entries.
12 uztaila 2021

Mugaz gaindiko lankidetzaren etorkizunari buruzko konferentzia

2021-07-15T16:31:25+02:0012 uztaila 2021|

Europako Eskualdeen Lantaldeak mugaz gaindiko lankidetzaren etorkizunari buruzko konferentzia bat antolatu du; izan ere, garai zaila bizi du pandemiak eragindako krisiaren ondorioz. Jardunaldia uztailaren 5ean egin da, eta helburutzat izan du pandemiak mugaz gaindiko lankidetzan izandako eraginei buruz eztabaidatzea eta, ...
Gehiago irakurri

10 ekaina 2021

Lan-eskaintza: Pirinioetako Lan Elkartea Midmacc eta Phusicos proiektuak kudeatzeko pertsona baten bila dago

2021-06-14T11:30:23+02:0010 ekaina 2021|

Pirinioetako Lan Elkartearen Partzuergoak hautaketa-prozesu bat ireki du, LIFE Midmacc eta H2020 Phusicos proiektuak kudeatuko dituen pertsona bat kontratatzeko. Proiektuok Klima Aldaketaren Pirinioetako Behatokiaren laguntzarekin gauzatzen dira. Lanpostuaren deskribapen xehatua, eskatzen diren kualifikazioak, soldata, hautaketa-irizpideak eta bestelako baldintzak hemen kontsulta ...
Gehiago irakurri

9 ekaina 2021

Gazteek mugaz gaindiko lurraldeei egiten dieten ekarpenari buruzko tailer ofizial bat antolatu du PLEk Eskualdeen eta Hirien Europako Astean

2021-06-14T11:24:52+02:009 ekaina 2021|

Pirinioetako Lan Elkarteak tailer bat antolatu du, EUSALP estrategiarekin eta Europako Batzordearekin elkarlanean, Eskualdeen eta Hirien Europako Astean (EU Regions Week), eta gazteek mugaz gaindiko lurraldeetan duten egitekoan oinarrituko da. Bigarren urtez jarraian, EU Regions Week online izango da. Tailer ...
Gehiago irakurri

20 maiatza 2021

Abian da Klima Aldaketaren Pirinioetako Estrategian parte hartzeko prozesua

2021-06-15T13:02:30+02:0020 maiatza 2021|

KAPB ADAPYR eta LIFE TA-CC Pirinioak ekimenen –Klima Aldaketaren Pirinioetako Behatokiak (KAPB) zuzenduriko bi proiektuen– esparruan, parte hartzeko prozesu bat jarri dute martxan, Klima Aldaketaren Pirinioetako Estrategia (KAPE) osatu eta baliozkotzeko balioko duena. KAPB 2020az geroztik hona ari da ...
Gehiago irakurri

12 maiatza 2021

Lan-eskaintza: Pirinioetako Lan Elkartea profil finantzario eta juridikoko teknikari baten bila dabil

2021-05-14T15:48:48+02:0012 maiatza 2021|

Pirinioetako Lan Elkartearen Partzuergoak hautaketa-prozesu berri bat ireki du; hain zuzen ere, finantzetako eta jurisprudentziako teknikari baten bila dabil. Lanpostuko zereginak hauek izango dira: PLEren Partzuergoaren ekonomia-, finantza-, aurrekontu- eta kontabilitate‑kudeaketak egitea; laguntza juridikoa ematea, kontratazio publikoaren arloan; eta PLEren ...
Gehiago irakurri

21 apirila 2021

Mediterraneoko ardatzaren atari kartografikoa eskuragarri dago

2021-04-26T16:00:30+02:0021 apirila 2021|

Mediterraneoko ardatzaren atari kartografikoa kontsultatzeko eskuragarri dago. Atariak uneko trenbide-azpiegiturei eta abian diren obra eta proiektuei buruzko oso informazio xehatua eta eguneratua, hiri, terminal eta geltokiei buruzko datu ugari eta adierazle sozioekonomikoak eta ingurumenekoak ditu. Ataria Mediterraneoko Ardatzerako Gobernuaren Komisarioaren ...
Gehiago irakurri

13 apirila 2021

Gehituz doaz Pirinioetako Lurzoruen Aliantzako elkarteak

2021-04-19T15:54:37+02:0013 apirila 2021|

Jada hamahiru erakunde bildu dira Pirinioetako Lurzoruen Aliantzara (PLA). Aliantza sortu da Pirinioetako lurraldeetako politikak eta jarduketak harmonizatzeko, Nazio Batuen Elikadura eta Nekazaritza Erakundearen (FAO) bidean. Hala, Pirinioetako Lurren Aliantzak lurzoruaren kontserbazioa eta kalitatea sustatuko du. Pirinioetako Lan Elkarteak (PLE) ...
Gehiago irakurri

9 apirila 2021

Pirinioetako 550 gaztek baino gehiagok Pirinioez Gaindiko Gazte Foroaren galdeketa publikoari erantzun diote

2021-04-13T08:49:13+02:009 apirila 2021|

  Pirinioetako Lan Elkarteak, Akitania Berria eta Okzitania eskualdeekin, Andorrako printzerriarekin eta Euskadiko, Nafarroako, Aragoiko eta Kataluniako autonomia-erkidegoekin elkarlanean, galdetegi bat zabaldu zien joan den urtarrilean Pirinioetako gazte guztiei. Galdetegiaren helburua zen Pirinioetako biztanle gazteei buruzko informazioa jasotzea, batik bat ...
Gehiago irakurri

30 martxoa 2021

PLEren eta POCTEFAren eta Pauko Unibertsitateko ikasleen arteko topaketa

2021-04-13T08:47:24+02:0030 martxoa 2021|

Martxoaren 23an (asteartea), POCTEFA programako eta Pirinioetako Lan Elkarteko zenbait kide Pauko Unibertsitateko Geografiako ikasleekin bildu ziren. Helburua zen hobeto ezagutaraztea Europaren kohesiorako eta mugaz gaindiko lurralde baten aukera profesionaletarako funtsezkoa den erakunde bat. Ikasleek programaren misioen berri izan zuten, ...
Gehiago irakurri

29 martxoa 2021

Pirinioetako Lan Elkarteak ekonomia zirkularrari buruzko lantalde bat jarri du martxan

2021-03-30T16:53:21+02:0029 martxoa 2021|

Pirinioetako Lan Elkartearen Batzorde Betearazleak ekonomia zirkularrari buruzko lantalde bat martxan jartzea onetsi du. PLEren zazpi lurraldeak ordezkatuko dituzten adituek osatuko dute lantaldea, eta PLEk bere Pirinioetako Estrategian (2018-2024) ezartzen dituen helburuen artean sartzen da. Europako Parlamentuaren arabera, baliabideak orain ...
Gehiago irakurri

Go to Top