Proiektuak2024-06-19T15:05:04+02:00

PROIEKTUAK

Pirinioetako Lan Elkartearen partzuergoak Pirinioetako lurraldearen arazo eta oztopoei aurre egiten dieten mugaz gaindiko zenbait lankidetza-proiektu zuzentzen ditu: Klima Aldaketaren Pirinioetako Behatokia (OPCC) eta PLEren Garapen eta Dinamizazio Unitatea (UD2) aktiboki parte hartzen du Europako 11 proiektutan.

Pirinioetako Estrategia onartu zenetik, PLE protagonista izan da mugaz gaindiko lankidetza-proiektuak abian jartzeko eta gauzatzeko orduan. Horrela, PLEk lurraldeko eragileak animatzetik lankidetzan aritzera igaro da, eta bera izango da lankidetzaren protagonista, proiektuetan parte hartuz.

CTPren egitekoetako bat da biztanleen bizi-kalitatea hobetuko duten mugaz gaindiko lankidetza-proiektuak sustatzea eta horietan parte hartzea.

Klima Aldaketaren Pirinioetako Behatokia (KAPB)

OPCC

Larrialdi medikoak – EMS – B-Solutions

B_-Solutions EMS

Gazteriaren Foru Transpirenaikoak

B_-Solutions EMS

BERRI

Klima-aldaketaren Kontrako Pirinioetako Estrategia (EPiCC): mugaz gaindiko ikuspegi bakarra Europan

Azken 60 urteetan, 1,2 ºC igo da Pirinioetako tenperatura. Berotze globalaren bizkortzea dela eta, eta COVID-19aren pandemia-egoerak krisi klimatikoaren aurka batera jardun behar dugula erakusten duenez, Pirinioetako lurraldeak ahalegin handiagoa egiten du, eta aurrea hartzen, Europan ikuspegi bakarra zabalduta: Klima Aldaketaren Pirinioetako Estrategia (EPiCC) berrestea, mendikoa eta mugaz gaindikoa. Aurkezpena 2021eko abenduaren 13an ...
Gehiago irakurri

Pirinioez Haraindiko Gazteen Foroko ordezkari gazteek CTP-ko XXXIX. Osoko Bilkuran parte hartu dute

Pirinioetako Lan Elkartearen XXXIX. osoko bilkuran, CTPko Garapen eta Dinamizazio Unitateko koordinatzaile Idoia Arauzok, 2021eko urriaren hasieran egin zen Pirinioez Haraindiko Gazteen Foroaren lehenengo batzarraren ondorioak aurkeztu zituen, CTPko eskualdeetako hiru gazterekin batera. Pirinioez Haraindiko Gazteen Foroa Pyrenean Youth Europako lankidetza-proiektuaren barruan dago –Pirinioetako Lan Elkartea buru duen proiektua, Erasmus+ ...
Gehiago irakurri

Mugaz gaindiko lankidetzako mikroproiektuetarako dirulaguntzen deialdiari buruzko informazio-bilera

Espainia, Frantzia eta Andorraren arteko mugaz gaindiko lankidetzako mikroproiektuetarako dirulaguntzen lehen deialdia abian jarri dela eta, 2022ko urtarrilaren 20an, datorren ostegunean, deialdia aurkezteko lehen web-mintegia egingo da, 11:00etatik 13:00etara. Lehen aurkezpen publikoa izango da eta, bertan, bai CTPk bai proiektuak koordinatzen dituzten hiru eskualdeek parte hartuko dute: Pirinioak-Mediterraneoa euroeskualdeak, Akitania ...
Gehiago irakurri

Euskadik pirinioetako lan elkarteko presidentetzaren lekukoa hartu du XXXIX. osoko bilkuran

Pirinioetako Lan Elkartea osatzen duten zazpi lurraldeetako ordezkari politikoak Alpen (Cerdanya) bildu ziren abenduaren 13an, beste urte batez mugaz gaindiko lurralde-lankidetzarekiko konpromisoa berresteko. Ekitaldi horretan, 2019tik CTPko presidentetza izan duen Kataluniako Generalitateak Euskadiri eman zion lekukoa, eta azken honek 2021aren amaieratik 2023ko amaierara arte beteko du ardura hori. CTPko presidente ...
Gehiago irakurri

Pirinioetako lurraldeko mikroproiektu-deialdia

Pirinioetako Lan Elkarteak, Pirinioak-Mediterraneoa euroeskualdearekin, Akitania Berria-Nafarroa-Euskadi euroeskualdearekin, Pirineos Pyrénées LLETarekin eta lurralde hautagarrietako kide instituzionalekin batera, Espainia, Frantzia eta Andorraren arteko mugaz gaindiko lankidetzako mikroproiektuetarako lehen deialdia egin dute. Ekimen honek 575.000 euro bideratuko ditu kultura, turismo, kirol, hezkuntza, gazteria, gizarte-ekintza, osasun, nekazaritza, nekazaritzako elikagaien sektore eta ingurumenaren arloetako ...
Gehiago irakurri

Jarraitu zuzenean CTP-ko Osoko Bilkura

  Pirinioetako Lan Elkartearen osoko bilkura zuzenean jarraitu ahal izango duzu, abenduaren 13ko 09:00etatik aurrera, hemen: https://us06web.zoom.us/j/88984804558#success Osoko bilkura CTPren kide diren lurraldeetako presidenteen urteko biltzarra da. Osoko bilkuran, CTPren partzuergoaren orientabide estrategiko eta politikoak adosten dira, Batzorde Betearazleak egindako proposamenetan oinarrituta. Orientabide horiek «Presidenteen adierazpen komuna» dokumentuan geratzen dira ...
Gehiago irakurri

Go to Top