Solasaldia 2017ko azaroaren 7an eta 8an izango da, Biarritzeko Le Bellevue Kongresu Gunean.
Aldaketa Klimatikoaren Pirinioetako Behatokiak (OPCC) eta Nouvelle-Aquitaine Lurraldeak, Pirinioetako Lan Elkarteko (CTP) egungo presidenteak, Mendi guneetako klimaren aldaketari buruzko nazioarteko 2. solasaldia (PYRADAPT 2017) antolatu dute.


Solasaldiaren helburua, komunitate zientifikoaren eta hainbat motatako izaera teknikoko erakundeen artean ezagutzak trukatzeko unea sortzea da, klimaren aldaketak mendi guneetan duen eraginari buruzko ezagutza baseak eguneratzeko eta Pirinioak aldaketa horietara egokitzeko moduari buruzko gogoeta egiteko.

Horrez gain, PYRADAPT 2017 solasaldiaren ondorioak, azaroaren 9an Le Bellevue Kongresu Gune berean egingo den Pirinioetako Lan Elkartearen Osoko Kontseiluan aurkeztuko dira.

Programari buruzko informazio gehiago jaso nahi baduzu, bisita ezazu solasaldiaren webgunea: https://pyradapt.wordpress.com/

Mendi guneetako klimaren aldaketari buruzko nazioarteko 2. solasaldia OPCC2 proiektuaren barruan dago antolatuta. OPCC2 proiektua CLIMPY, REPLIM, CANOPEE eta FLORAPYR proiektuekin erlazionatuta dago, guztiak ere Lurralde Garapenerako Funts Europarrak (FEDER) %65ean finantzaturikoak, Interreg V-A Espainia-Frantzia-Andorra (POCTEFA 2014-2020) programaren bitartez.