Datorren ostiralean, ekainak 3, Pirinioetako Lan Elkarteak workshop bat antolatuko du European Green Week-en esparruan, hidrogenoaren ekonomia bat garatzea eta Pirinioetan klima-aldaketara egokitzea jorratuko duen ekitaldi batekin.

Jardunaldia 10: 00etan hasiko da, eta modu hibridoan egingo da, bai Eusko Jaurlaritzak Bruselan duen ordezkaritzan (Rue des Deux Églises 27, 1000 Bruxelles), bai online. Pirinioetako lurralde osoko dozena bat hizlarik baino gehiagok parte hartuko dute bi zatitan egingo den jardunaldian: bata, hidrogenoaren ekonomia bat garatzeko mugaz gaindiko lankidetzari buruzkoa, eta, bestea, Pirinioetan klima-aldaketara egokitzeko dauden ekimen nagusietako batzuk jorratzekoa.

European Green Week maiatzaren 30etik ekainaren 5era bitartean egingo da, eta aukera paregabea da Batasunaren ingurumen-politika eztabaidatzeko. Aurtengo edizioak Europako Itun Berdea (EU Green Deal) du ardatz, 2050erako Europa klimatikoki neutroa lortzeko Europar Batasunaren estrategia.

Informazio gehiago:

Programa
Inskripzioak