Klima Aldaketaren Pirinioetako Behatokia (KAPB)

OPCC

Klima Aldaketaren Pirinioetako Behatokia (KAPB) klima-aldaketaren arloko mugaz gaindiko lurralde-lankidetzako egitasmo bat, Piriniotako Lan Elkartearena. 2010ean jarri zen martxan, Midi-Pyrénées eskualdearen presidentetzarekin.

Klima Aldaketaren Pirinioetako Behatokiak Klima Aldaketaren Pirinioetako lehen Estrategia sortzea koordinatzen du. Pirinio guztietarako mugaz gaindiko estrategia da, eta klima-aldaketaren ondorioetarako Pirinioetako lurraldeen erresilientzia hobetzea izango du helburu, mendiko lurralde gisa dituen ezaugarriak eta mugaz gaindiko lankidetza kontuan hartuta.

Hainbat lan-tailer eta kontsulta publiko ekarri dituen partaidetza-prozesuaren ondoren, gaian interesa duten pertsona guztiek iradokizunak, proposamenak eta iruzkinak egin ahal izateko, PGKEaren dokumentua OPCCren webgunean dago eskuragarri.

Haren xedea da klima-aldaketaren gaineko segimendua egitea Pirinioetan, eta fenomenoa ulertzea, lurraldea ondorioetara egokitzeko. Erreferentziako plataforma izan nahi du mendiko ekosistemetan klima-aldaketara egokitzeari buruzko ezagutzan.

Hauek dira CTPko kideak (ondorioz, baita KAPBkoak ere): Andorra Printzerria, eta Akitania Berria, Aragoi, Katalunia, Euskadi, Nafarroa eta Okzitania eskualdeetako gobernuak.

Informazio gehiago

Beste proiektu batzuk

opcc

KAPB2

Pirinioetako Lan Elkarteak (CTP) zuzentzen du KAPB2 proiektua, klima-aldaketaren efektuak mugatzea eta Pirinioaldea haren ondorioetara egokitzea helburu duena. Klima Aldaketaren Pirinioetako Behatokiak (KAPB) koordinatzen…

Leer más

Logo MIDMACC

Midmacc

LIFE MIDMACC proiektuaren helburu nagusia honako hau da: klima-aldaketarako egokitzapena sustatzea, erdi-mailako mendiko landaguneetan paisaia kudeatzeko hainbat aukera ezarriz, eta, aldi berean, garapen sozioekonomiko jasangarria sustatzea…

Leer más

MontClima - Sudoe

Montclima

MONTCLIMA proiektuaren helburua hau da: klima-aldaketaren aurkako borrokaren arloan tresna onenak edukitzea eta jardunbide egokienak erreplikatzea SUDOEko lurraldean (Europako hego-mendebaldeko Interreg V-B Lankidetzarako Programa)…

Leer más

phusicos

Phusicos

PHUSICOS: «According to Nature»; proiektu mota horrek honakoa frogatu asmo du: muturreko fenomeno meteorologikoei loturiko arriskuak murrizteko, naturan oinarritutako eta inspiratutako konponbideak, batik bat eremu urrakorretan, esaterako…

Leer más

ALBISTEAK

Jarraitu zuzenean PLEko Osoko Kontseilua

25 azaroa 2022|

Pirinioetako Lan Elkartearen 40. Osoko Kontseiluak online jarrai dezake azaroaren 30eko 10: 15etik aurrera. Kontseilu hori online emitituko da Oñatitik (Gipuzkoa). Osoko Bilkuraren programa hemen dago eskuragarri. Honako dokumentu ...
Gehiago irakurri

Pirinioetako zazpi lurraldeak mugaz gaindiko protokolo bat prestatzen ari dira Pirinioetan hidrogeno berriztagarriaren ekonomia sustatzeko

24 azaroa 2022|

Pirinioetako zazpi lurraldeetako erreferenteak Hidrogeno Aragoi Fundazioaren egoitzan bildu dira, Huescan, Pirinioetako Lan Elkarteak (PLE) bultzatutako Hidrogeno Lantaldearen aurrerapenak bateratzeko. Talde hau 2020an sortu zen 2018-2024 aldirako Pirinioetako Estrategiaren esparruan, ...
Gehiago irakurri

gobern-andorra    region-nouvelle-aquitaine   gobierno-de-aragon    generalitat-de-catalunya  gobierno-vasco       gobierno-de-navarra