gthidrogeno

PLEko hidrogenoaren arloko lantaldeak jarduerari berrekin dio, zazpi lurraldeen arteko lankidetza ez ezik, hidrogenoaren arloan mugaz gaindiko eremu gisa duen posizionamendua ere indartzeko asmoz.

Maiatzaren 4an, bilera bat egin zuten PLEko kide diren zazpi lurraldeetako ordezkariek, eta Pirinioen iparraldeko –Hidrogenoaren Pirinioetako korridorea– eta hegoaldeko –Hidrogenoaren Ebroko Korridorea– hidrogeno-korridoreen bozeramaileak ere bertan izan ziren.

Lurraldeetako ordezkariek euren esperientziaren, aurrerapenen eta helburuen berri eman zuten, hidrogenoaren ekonomiaren garapenari dagokionez, eta elkarlanean aritzeko topaguneak proposatu zituzten. Bi hidrogeno-korridoreek, ordea, euren iritzia emateaz gain, beraien artean elkarlanean aritzeko asmoa zutela jakinarazi zuten.

Lantaldea datorren hilabetean bilduko da berriro, Bilbon, hurrengo bi urteetan gauzatu behar diren ekintzak zehazteko.