Klima Aldaketaren Pirinioetako Behatokia (KAPB) klima-aldaketaren arloko mugaz gaindiko lurralde-lankidetzako egitasmo bat, Piriniotako Lan Elkartearena. 2010ean jarri zen martxan, Midi-Pyrénées eskualdearen presidentetzarekin.
Klima Aldaketaren Pirinioetako Behatokiak Klima Aldaketaren Pirinioetako lehen Estrategia sortzea koordinatzen du. Pirinio guztietarako mugaz gaindiko estrategia da, eta klima-aldaketaren ondorioetarako Pirinioetako lurraldeen erresilientzia hobetzea izango du helburu, mendiko lurralde gisa dituen ezaugarriak eta mugaz gaindiko lankidetza kontuan hartuta.
Hainbat lan-tailer eta kontsulta publiko ekarri dituen partaidetza-prozesuaren ondoren, gaian interesa duten pertsona guztiek iradokizunak, proposamenak eta iruzkinak egin ahal izateko, PGKEaren dokumentua OPCCren webgunean dago eskuragarri.
Haren xedea da klima-aldaketaren gaineko segimendua egitea Pirinioetan, eta fenomenoa ulertzea, lurraldea ondorioetara egokitzeko. Erreferentziako plataforma izan nahi du mendiko ekosistemetan klima-aldaketara egokitzeari buruzko ezagutzan.
Hauek dira CTPko kideak (ondorioz, baita KAPBkoak ere): Andorra Printzerria, eta Akitania Berria, Aragoi, Katalunia, Euskadi, Nafarroa eta Okzitania eskualdeetako gobernuak.
Beste proiektu batzuk
KAPB2
Pirinioetako Lan Elkarteak (CTP) zuzentzen du KAPB2 proiektua, klima-aldaketaren efektuak mugatzea eta Pirinioaldea haren ondorioetara egokitzea helburu duena. Klima Aldaketaren Pirinioetako Behatokiak (KAPB) koordinatzen…
Midmacc
LIFE MIDMACC proiektuaren helburu nagusia honako hau da: klima-aldaketarako egokitzapena sustatzea, erdi-mailako mendiko landaguneetan paisaia kudeatzeko hainbat aukera ezarriz, eta, aldi berean, garapen sozioekonomiko jasangarria sustatzea…
Montclima
MONTCLIMA proiektuaren helburua hau da: klima-aldaketaren aurkako borrokaren arloan tresna onenak edukitzea eta jardunbide egokienak erreplikatzea SUDOEko lurraldean (Europako hego-mendebaldeko Interreg V-B Lankidetzarako Programa)…
ALBISTEAK
Erreserbatu data: POCTEFA 2021-2027 martxoaren 8an aurkeztuko da Gasteizen
Martxoaren 8an, Gasteizen, Interreg POCTEFA 2021-2027 programa jarriko da abian, eta Pirinioetako Lan Elkartea Kudeaketa Agintaritza da. Egun osoko ekitaldia izango da, eta aurreko aldiekin alderatuta programak izan dituen berrikuntzen ...
Gehiago irakurri
PLEk Pirinioetako mugaren arazoak aipatu ditu Frantziaren eta Espainiaren arteko goi-bileraren harira
Pirinioetako Lan Elkarteak (PLE) mahai gainean jarri ditu Pirinioetako biztanleek urtarrilaren 19an Bartzelonan egingo den Frantziaren eta Espainiaren arteko goi-bilera dela-eta egunero bizi dituzten arazoak eta mugak. Ildo horretan, PLEk ...
Gehiago irakurri
Europako Batzordeak PLE hautatu du maila anitzeko gobernantzaren eta mugaz gaindiko estrategien 5 ekintza pilotuetako bat izateko
Europako Batzordeak, Hiri eta Eskualde Politikako Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, Pirinioetako Lan Elkartea hautatu du 2023tik aurrera maila anitzeko gobernantzaren eta mugaz gaindiko estrategia kogaratuen arloan garatuko diren bost ekintza pilotuetako ...
Gehiago irakurri
Pirinioak, adibide FAOren Mendien aldeko Aliantzaren azken adierazpenean
97 herrialde menditsuetako ordezkariak Aspen-en (Estatu Batuak) bildu dira, Mendietarako Aliantzarekin (Mountain Partnership) duten konpromisoa berresteko. Aliantza horrek irailaren amaieran egin zuen seigarren bilera globala. Mendien aldeko Aliantza (Mountain Partnership) ...
Gehiago irakurri
Mugako Eskualdeen Europako Elkarteak B-Solutions deialdi berria abiatu du
Mugako Eskualdeen Europako Elkarteak (AEBR, ingelesezko siglak) B-Solutions proiektuen deialdi berri bat abiarazi du, B-solutions 2.0. Solving Cross-border obstacles. Ekimen honen helburua da mugen arteko lankidetza zailtzen duten lege- ...
Gehiago irakurri
Pirinioetako Lan Elkarteak 40. Osoko Kontseilua egin du, eta, bertan, Euskadiko Gobernuak bere lehen lehendakaritzaren balantzea egin du
Pirinioetako Lan Elkartea (PLE) osatzen duten zazpi lurraldeetako ordezkariak ArantzazuLab Zentroan (Oñati) bildu dira gaur, Euskadiko Gobernuak antolatutako PLEren 40. Osoko Kontseiluaren baitan. Duela urtebetetik hona, Euskadiko Gobernua da ...
Gehiago irakurri