Proiektuak2024-06-19T15:05:04+02:00

PROIEKTUAK

Pirinioetako Lan Elkartearen partzuergoak Pirinioetako lurraldearen arazo eta oztopoei aurre egiten dieten mugaz gaindiko zenbait lankidetza-proiektu zuzentzen ditu: Klima Aldaketaren Pirinioetako Behatokia (OPCC) eta PLEren Garapen eta Dinamizazio Unitatea (UD2) aktiboki parte hartzen du Europako 11 proiektutan.

Pirinioetako Estrategia onartu zenetik, PLE protagonista izan da mugaz gaindiko lankidetza-proiektuak abian jartzeko eta gauzatzeko orduan. Horrela, PLEk lurraldeko eragileak animatzetik lankidetzan aritzera igaro da, eta bera izango da lankidetzaren protagonista, proiektuetan parte hartuz.

CTPren egitekoetako bat da biztanleen bizi-kalitatea hobetuko duten mugaz gaindiko lankidetza-proiektuak sustatzea eta horietan parte hartzea.

Klima Aldaketaren Pirinioetako Behatokia (KAPB)

OPCC

Larrialdi medikoak – EMS – B-Solutions

B_-Solutions EMS

Gazteriaren Foru Transpirenaikoak

B_-Solutions EMS

BERRI

Pirinioetan hidrogenoaren ekonomia bultzatzea: PLE energiaren esparrura abiatzen da mugaz gaindiko lankidetzan

Energiaren Euskal Erakundeak Pirinioetako Lan Elkarteko (PLE) hidrogenoari buruzko lantaldearen bilera hartu du. Talde hori mugako zazpi lurraldeetako ordezkariek osatzen dute, eta hidrogenoaren arloan Pirinioetako mugaz gaindiko lankidetza bultzatzeko asmoz bildu dira. Hidrogenoa bektore energetiko bat da, gero mota guztietako aplikazioetan erabil daitekeen energia biltegiratzeko modu bat. Gaur egun, Europan, ...
Gehiago irakurri

40 lagunek baino gehiagok hartuko dute parte PLEren ekitaldian European Green Week-en

Pirinioetako Lan Elkarteak "Cross-border cooperation in the Pyrenees for the development of a green hydrogen economy" tailerra antolatu du European Green Week-en esparruan.40 pertsona baino gehiago izan dira jardunaldian, eta Eusko Jaurlaritzak Bruselan duen ordezkaritzan zein online egin da, modu hibridoan. Euskadi, Katalunia, Nafarroa, Andorra, Aragoi eta Okzitanie eskualdeko hizlariek ...
Gehiago irakurri

PLEk Mugaz Gaindiko Larrialdi Medikoen 1. Biltzarrean parte hartuko du

Osasun arloko 500 profesional eta agintari politikok baino gehiagok parte hartu dute Alpen maiatzaren erdialdean egin zen Mugaz Gaindiko Larrialdi Medikoen 1. Biltzarrean, POCTEFA EGALURG proiektua ixteko ekitaldi gisa. PLEko Garapen Unitateko koordinatzaile Idoia Arauzok parte hartu du kongresuan, bertaratutakoekin PLEren lana partekatzeko, bere osasun-lantaldearen bitartez. Lantalde hori PLEko zazpi ...
Gehiago irakurri

B-Solutions proiektuen deialdi berria

B-solutions 2.0: mugaz gaindiko oztopoak konpontzea EBko mugetan mugaz gaindiko lankidetza zailtzen duten oztopo juridiko eta administratiboei aurre egiteko ekimena da. Europako Batzordeko Eskualde eta Hiri Politikako Zuzendaritza Nagusiak (DG REGIO) eta Europako Mugako Eskualdeen Elkarteak (AEBR) sustatzen dute, eta 2017 eta 2021 artean ezarritako b-solutions ekintza zabaltzen du. Mugako ...
Gehiago irakurri

Hidrogeno berdea eta klima aldaketa: PLEren gaiak European Green Week-en

Datorren ostiralean, ekainak 3, Pirinioetako Lan Elkarteak workshop bat antolatuko du European Green Week-en esparruan, hidrogenoaren ekonomia bat garatzea eta Pirinioetan klima-aldaketara egokitzea jorratuko duen ekitaldi batekin. Jardunaldia 10: 00etan hasiko da, eta modu hibridoan egingo da, bai Eusko Jaurlaritzak Bruselan duen ordezkaritzan (Rue des Deux Églises 27, 1000 ...
Gehiago irakurri

PLEko hidrogenoaren arloko lantaldeak jarduerari berrekin dio

PLEko hidrogenoaren arloko lantaldeak jarduerari berrekin dio, zazpi lurraldeen arteko lankidetza ez ezik, hidrogenoaren arloan mugaz gaindiko eremu gisa duen posizionamendua ere indartzeko asmoz. Maiatzaren 4an, bilera bat egin zuten PLEko kide diren zazpi lurraldeetako ordezkariek, eta Pirinioen iparraldeko –Hidrogenoaren Pirinioetako korridorea– eta hegoaldeko –Hidrogenoaren Ebroko Korridorea– hidrogeno-korridoreen bozeramaileak ere ...
Gehiago irakurri

Go to Top