Pirinioetako Lan Elkarteak “Cross-border cooperation in the Pyrenees for the development of a green hydrogen economy” tailerra antolatu du European Green Week-en esparruan.

40 pertsona baino gehiago izan dira jardunaldian, eta Eusko Jaurlaritzak Bruselan duen ordezkaritzan zein online egin da, modu hibridoan. Euskadi, Katalunia, Nafarroa, Andorra, Aragoi eta Okzitanie eskualdeko hizlariek parte hartu dute bilkuran, eta bertan parte hartu dute, halaber, Klima Aldaketaren Pirinioetako Behatokiak, Clean Hydrogen Partnership-ek eta Interact programak.

European Green Week maiatzaren 30etik ekainaren 5era bitartean egiten zen, Batasunaren ingurumen-politika eztabaidatzeko helburuarekin. Aurtengo edizioak Europako Itun Berdea (EU Green Deal) zuen ardatz, 2050erako Europa klimatikoki neutroa lortzeko Europar Batasunaren estrategia.

Saioaren grabazio osoa hemen dago eskuragarri:

Aurkezpenak hemen ere deskarga ditzakezu: