Proiektuak2024-06-19T15:05:04+02:00

PROIEKTUAK

Pirinioetako Lan Elkartearen partzuergoak Pirinioetako lurraldearen arazo eta oztopoei aurre egiten dieten mugaz gaindiko zenbait lankidetza-proiektu zuzentzen ditu: Klima Aldaketaren Pirinioetako Behatokia (OPCC) eta PLEren Garapen eta Dinamizazio Unitatea (UD2) aktiboki parte hartzen du Europako 11 proiektutan.

Pirinioetako Estrategia onartu zenetik, PLE protagonista izan da mugaz gaindiko lankidetza-proiektuak abian jartzeko eta gauzatzeko orduan. Horrela, PLEk lurraldeko eragileak animatzetik lankidetzan aritzera igaro da, eta bera izango da lankidetzaren protagonista, proiektuetan parte hartuz.

CTPren egitekoetako bat da biztanleen bizi-kalitatea hobetuko duten mugaz gaindiko lankidetza-proiektuak sustatzea eta horietan parte hartzea.

Klima Aldaketaren Pirinioetako Behatokia (KAPB)

OPCC

Larrialdi medikoak – EMS – B-Solutions

B_-Solutions EMS

Gazteriaren Foru Transpirenaikoak

B_-Solutions EMS

BERRI

CTPren XXXVI. Osoko Bilkura

Pirinioetako Lan Elkarteak (CTP, gaztelaniazko siglen arabera) eta Aragoiko Gobernuak CTPren XXXVI. Osoko Bilkura egin zuten azaroaren 13an, Zaragozan.Edizio honetan, Pirinioetako Estrategia aurkeztu eta izenpetu zen. Estrategia hori da CTPren ekintza-plana, eta Pirinioetako garapen-lehentasunak ezartzen ditu, hurrengo 7 urteetan bertako biztanleen bizitza hobetzeko. Pirinioetako Estrategia –2018tik 2024ra garatuko da– ...
Gehiago irakurri

“European Remembrance”: memoria historikoari eta konpromiso demokratikoari buruzko proiektuen deialdia

“European Remembrance” proiektu deialdia “Herritarrentzako Europa” programaren baitan gauzatu da, herritarrek Europar Batasunaren historiari eta dibertsitateari buruz gehiago jakin dezatela helburu duena. Bere helburua konpromisoa eta partaidetza sustatzea da, bai eta historia eta oroimen erkideen inguruan kontzientziatzea ere. Proposamen deialdi hau ildo eta neurri hauetan ardaztuta dago “Herritarrentzako ...
Gehiago irakurri

2017ko balantzea eta 2018rako helburuak: Beste urte bat mugak gainditzen

Mugaz gaindiko lankidetzarako beste urte bat hasi da Pirinioetan: lehendakaritza berria, POCTEFAko 62 proiektu berriei buruzko behin betiko ebazpena eta martxan jartzea, eta Pirinio ingurunearen garapena sustatzeko mota guztietako mintegiak, jardunaldiak eta ekitaldiak.

Nouvelle-Aquitainek CTPren XXXV. Osoko Kontseilua jaso du

Pirinioetako Lan Elkarteko (CTP) Partzuergoa osatzen duten lurraldeetako ordezkariak azaroaren 9an elkartu ziren Biarritzen, CTPren XXXV. Osoko Kontseiluan. Ekitaldian Presidenteen Adierazpen Komuna sinatu zuten; dokumentu horren bitartez, lankidetzan aritzeko konpromisoa adierazi zuten, Pirinioetako lurraldearen zailtasunak gainditzeko eta arriskuak murrizteko, natura eta kultur aberastasuna kontserbatzeko eta mugaz gaindiko gunean potentzial ekonomikoa ...
Gehiago irakurri

Go to Top