Pirinioetako Lan Elkarteak (CTP, gaztelaniazko siglen arabera) eta Aragoiko Gobernuak CTPren XXXVI. Osoko Bilkura egin zuten azaroaren 13an, Zaragozan.

Edizio honetan, Pirinioetako Estrategia aurkeztu eta izenpetu zen. Estrategia hori da CTPren ekintza-plana, eta Pirinioetako garapen-lehentasunak ezartzen ditu, hurrengo 7 urteetan bertako biztanleen bizitza hobetzeko. Pirinioetako Estrategia –2018tik 2024ra garatuko da– CTPren kideen eta eskualdeko agenteen arteko elkarlanaren emaitza da.

Horrez gain, Osoko Bilkuraren aurreko eguneko tailerren ondorioak ere aurkeztu zituzten, non Pirinioetarako bereziki interesgarriak diren bi gai jorratu baitziren: klima-aldaketa eta arrisku naturaletarako babes zibila.

CTPren erregioen ordezkariek CTPren etorkizunaz hitz egin eta gero, kide diren lurraldeetako presidenteek Adierazpen bateratua izenpetu zuten, hemen irakur dezake.

CTPren Osoko Bilkuraren grabazioa hemen ikus daiteke. Ekitaldiko argazkiak eskuragarri daude hemen