Klima Aldaketaren Pirinioetako Behatokia (KAPB) klima-aldaketaren arloko mugaz gaindiko lurralde-lankidetzako egitasmo bat, Piriniotako Lan Elkartearena. 2010ean jarri zen martxan, Midi-Pyrénées eskualdearen presidentetzarekin.
Klima Aldaketaren Pirinioetako Behatokiak Klima Aldaketaren Pirinioetako lehen Estrategia sortzea koordinatzen du. Pirinio guztietarako mugaz gaindiko estrategia da, eta klima-aldaketaren ondorioetarako Pirinioetako lurraldeen erresilientzia hobetzea izango du helburu, mendiko lurralde gisa dituen ezaugarriak eta mugaz gaindiko lankidetza kontuan hartuta.
Hainbat lan-tailer eta kontsulta publiko ekarri dituen partaidetza-prozesuaren ondoren, gaian interesa duten pertsona guztiek iradokizunak, proposamenak eta iruzkinak egin ahal izateko, PGKEaren dokumentua OPCCren webgunean dago eskuragarri.
Haren xedea da klima-aldaketaren gaineko segimendua egitea Pirinioetan, eta fenomenoa ulertzea, lurraldea ondorioetara egokitzeko. Erreferentziako plataforma izan nahi du mendiko ekosistemetan klima-aldaketara egokitzeari buruzko ezagutzan.
Hauek dira CTPko kideak (ondorioz, baita KAPBkoak ere): Andorra Printzerria, eta Akitania Berria, Aragoi, Katalunia, Euskadi, Nafarroa eta Okzitania eskualdeetako gobernuak.
Beste proiektu batzuk
KAPB2
Pirinioetako Lan Elkarteak (CTP) zuzentzen du KAPB2 proiektua, klima-aldaketaren efektuak mugatzea eta Pirinioaldea haren ondorioetara egokitzea helburu duena. Klima Aldaketaren Pirinioetako Behatokiak (KAPB) koordinatzen…
Midmacc
LIFE MIDMACC proiektuaren helburu nagusia honako hau da: klima-aldaketarako egokitzapena sustatzea, erdi-mailako mendiko landaguneetan paisaia kudeatzeko hainbat aukera ezarriz, eta, aldi berean, garapen sozioekonomiko jasangarria sustatzea…
Montclima
MONTCLIMA proiektuaren helburua hau da: klima-aldaketaren aurkako borrokaren arloan tresna onenak edukitzea eta jardunbide egokienak erreplikatzea SUDOEko lurraldean (Europako hego-mendebaldeko Interreg V-B Lankidetzarako Programa)…
ALBISTEAK
Frantzia, Espainia eta Andorrako 60 gaztek hiru egunez eztabaidatu dute Pirinioetako gazteen erronkei buruz
Pirinioez gaindiko Gazteen hirugarren Foroa Oloron-Sainte-Marien egin da martxoaren 21etik 24ra, eta Espainia, Frantzia eta Andorrako 60 gazte bildu dira. Hiru egun horietan, Pirinioetako gazteek aurrean dituzten erronka eta arazoei ...
Gehiago irakurri
Pirinioetako Lan Elkarteak (PLE) bere 41. Osoko Kontseilua egin du, eta, bertan, Euskadiko Gobernuak lehendakaritza Occitanie eskualdera pasatu du
Pirinioetako Lan Elkartea (PLE) osatzen duten zazpi lurraldeetako ordezkariak azaroaren 27an bildu ziren Busturiako Madariaga Dorrean (Bizkaia), Euskadiko Gobernuak antolatutako PLEren 41. Osoko Kontseiluaren esparruan. Horrela, Euskadiko Gobernuak PLEren bi ...
Gehiago irakurri
PLEk Pirinioetako H2 ekosistema aurkeztu du Hidrogenoaren Europako Astean
Hidrogenoaren Europako Astea hidrogenoaren sektorearen Europako ekitaldia da, sektoreko azken joerei eta nazio, Europa eta mundu mailako azken aurrerapenei buruzko hitzaldi, erakusketa eta eztabaidekin. Urteroko ekitaldi hau Europako Batzordeak antolatzen ...
Gehiago irakurri
Jarraitu zuzenean PLEko Osoko Kontseilua azaroaren 27an
Pirinioetako Lan Elkartearen 41. Osoko Kontseiluak online jarrai dezake azaroaren 27ko 15: 15etik aurrera. Kontseilu hori online emitituko da Busturiatik (Bizkaia). Jatorrizko hizkuntza: https://youtube.com/live/y32unEsT0X8?feature=share Gaztelania: https://youtube.com/live/g5F1__RRCf8?feature=share Euskara: https://youtube.com/live/vJclv8WgyOg?feature=share Katalan: ...
Gehiago irakurri
ELGAko eta Europako Batzordeko ordezkariak Cerdanyako Mugaz Gaindiko Ospitalean, PLEk bultzatutako proiektu baten esparruan
ELGA eta Europako Batzordea proiektu batean ari dira lanean, eta mugaz gaindiko gobernantza aztertzen dute Europar Batasuneko mugako bost eskualdetan. Horietako bat Cerdanyako Mugaz Gaindiko Ospitalea da, eta Pirinioetako Lan ...
Gehiago irakurri
Klima Aldaketaren Pirinioetako Behatokiak 20 milioi euroko proiektua gidatuko du Pirinioetan klima-aldaketara egokitzea lortzeko
Pirinioetako Lan Elkartea (PLE), Klima Aldaketaren Pirinioetako Behatokiaren (OPCC) bidez, PYRENEES4CLIMA proiektu berriaren buru da. Proiektu horretan, Espainiako, Frantziako eta Andorrako beste 46 erakundek parte hartzen dute, eta Pirinioetan erresilientzia ...
Gehiago irakurri