Hidrogenoaren Europako Astea hidrogenoaren sektorearen Europako ekitaldia da, sektoreko azken joerei eta nazio, Europa eta mundu mailako azken aurrerapenei buruzko hitzaldi, erakusketa eta eztabaidekin.

Urteroko ekitaldi hau Europako Batzordeak antolatzen du, Hydrogen Europe, hidrogenoaren industriaren interesak ordezkatzen dituen Europako elkartea, eta Clean Hydrogen Partnership, Europan hidrogenoaren teknologietan ikerketa- eta berrikuntza-jarduerak babesten dituen aliantza publiko-pribatua.

Hidrogenoaren esparruan, PLE elkartruke- eta koordinazio-lana egiten ari da Espainiatik, Frantziatik eta Andorratik datozen eragileekin, sektore publikokoak zein pribatukoak, hausnartzeko eta sinergiak sortzeko Pirinioetako mugaren bi aldeetako ekosistemen artean.

Hidrogenoaren Europako Astean, PLEk saio bat antolatu du Pirinioetan H2aren ekosistema sustatzeko mugaz gaindiko lankidetza-lana, proiektu garrantzitsu batzuk, lurralde horien estrategien laburpena eta hidrogenoaren arloko Pirinioez gaindiko lan-plana (2024-2026) aurkezteko.

Bilkura hau 2023ko azaroaren 22an izan da, Bruselan, France Hydrogen standean. Bertan, Pirinioetako ordezkari hauek hartu dute parte: Imane Loummalia, Occitanie, Juan Manuel Fernández, Euskadi, Javier Larrea, Navarra, Ariane Riffaud eta Marius Burin, Nouvelle-Aquitaine, Albert Ballbé, Catalunya eta Guillermo Figueruelo, Aragon.

Ekitaldiari buruzko informazio gehiago hemen: https://euhydrogenweek.eu/

Aurkezpena hemen kontsulta daiteke.