Mugako Eskualdeen Europako Elkarteak (AEBR, ingelesezko siglak) B-Solutions proiektuen deialdi berri bat abiarazi du, B-solutions 2.0. Solving Cross-border obstacles. Ekimen honen helburua da mugen arteko lankidetza zailtzen duten lege- edo administrazio-oztopoen 120 kasu identifikatzea.

Zehazkiago, deialdiak muga baten bi aldeetan koherentzia legegilerik ez dagoenean sortzen diren oztopoei aurre egin nahi die, bai eta administrazio-prozedura desberdinei edo mugaz gaindiko elkarrekintzetarako aukera juridikorik ezari ere.

Honako hauek aurkez daitezke deialdi honetara:

Nazioko, eskualdeko edo tokiko erakunde publikoak
Mugaz gaindiko erakundeak
Zuzenbide publikoko organismoak

Hautatutako kasuek laguntza teknikoa jasoko dute hainbat gairen inguruko oztopoak gainditzeko: erakundeen arteko lankidetza, zerbitzu publikoak, lan-merkatua eta hezkuntza, European Green Deal. Kasu horiek modu jarraituan hautatuko dira, harreraren arabera.

Informazio gehiago Mugako Eskualdeen Europako Elkartearen webgunean.