Proiektuak2024-06-19T15:05:04+02:00

PROIEKTUAK

Pirinioetako Lan Elkartearen partzuergoak Pirinioetako lurraldearen arazo eta oztopoei aurre egiten dieten mugaz gaindiko zenbait lankidetza-proiektu zuzentzen ditu: Klima Aldaketaren Pirinioetako Behatokia (OPCC) eta PLEren Garapen eta Dinamizazio Unitatea (UD2) aktiboki parte hartzen du Europako 11 proiektutan.

Pirinioetako Estrategia onartu zenetik, PLE protagonista izan da mugaz gaindiko lankidetza-proiektuak abian jartzeko eta gauzatzeko orduan. Horrela, PLEk lurraldeko eragileak animatzetik lankidetzan aritzera igaro da, eta bera izango da lankidetzaren protagonista, proiektuetan parte hartuz.

CTPren egitekoetako bat da biztanleen bizi-kalitatea hobetuko duten mugaz gaindiko lankidetza-proiektuak sustatzea eta horietan parte hartzea.

Klima Aldaketaren Pirinioetako Behatokia (KAPB)

OPCC

Larrialdi medikoak – EMS – B-Solutions

B_-Solutions EMS

Gazteriaren Foru Transpirenaikoak

B_-Solutions EMS

BERRI

PLEk babesa eskaini die Pirinioetako B-Solutions hautagaitzei

Mugako Eskualdeen Europako Elkarteak mugako oztopoak konpontzeko B-Solutions proiektuen deialdi berri bat aurkeztu du. Deialdi honen helburua da mugen arteko lankidetza zailtzen duten lege- edo administrazio-arloko 120 oztopo identifikatzea eta konpontzen laguntzea. PLEk laguntza eskaini nahi die hautagaitza aurkeztea pentsatzen ari diren Pirinioetako erakundeei. PLEren Garapen eta Dinamizazio Unitatea deialdi ...
Gehiago irakurri

Mugaz gaindiko eremuetan maila anitzeko gobernantza hobetzeko proiektua abiatu da

Urtarrilaren 25ean abiatu zen Europako Batzordearen eta ELGAren proiektua, mugaz gaindiko eremuetan maila anitzeko gobernantza hobetzeko. Pirinioetako Lan Elkartea osasunaren arloan zehazki garatuko diren bost ekintza pilotuetako bat da. Mugaz gaindiko lurraldeak Europar Batasuneko lurraldearen % 40, biztanleriaren % 30 eta Barne Produktu Gordinaren % 30 dira. Gainera, mugaz gaindiko ...
Gehiago irakurri

Erreserbatu data: POCTEFA 2021-2027 martxoaren 8an aurkeztuko da Gasteizen

Martxoaren 8an, Gasteizen, Interreg POCTEFA 2021-2027 programa jarriko da abian, eta Pirinioetako Lan Elkartea Kudeaketa Agintaritza da. Egun osoko ekitaldia izango da, eta aurreko aldiekin alderatuta programak izan dituen berrikuntzen berri emango da. Jardunaldian azalduko dira helburuak, hartzen duen lurraldea, EGEFen aurrekontu-zuzkidura, programa informatiko berria (SIGEFA) eta programaren lehentasunak. POCTEFAk ...
Gehiago irakurri

PLEk Pirinioetako mugaren arazoak aipatu ditu Frantziaren eta Espainiaren arteko goi-bileraren harira

Pirinioetako Lan Elkarteak (PLE) mahai gainean jarri ditu Pirinioetako biztanleek urtarrilaren 19an Bartzelonan egingo den Frantziaren eta Espainiaren arteko goi-bilera dela-eta egunero bizi dituzten arazoak eta mugak. Ildo horretan, PLEk uste du goi-bilera horrek aukera ezin hobea ematen duela iazko azaroaren 30ean Arantzazun (Gipuzkoa) egindako 40. Osoko Bilkuran lortutako erabaki ...
Gehiago irakurri

Europako Batzordeak PLE hautatu du maila anitzeko gobernantzaren eta mugaz gaindiko estrategien 5 ekintza pilotuetako bat izateko

Europako Batzordeak, Hiri eta Eskualde Politikako Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, Pirinioetako Lan Elkartea hautatu du 2023tik aurrera maila anitzeko gobernantzaren eta mugaz gaindiko estrategia kogaratuen arloan garatuko diren bost ekintza pilotuetako bat izateko. PLEk ELGAren laguntza jasoko du Pirinioetako osasun-koordinazioa hobetzeko. Hautaketa horrek interes adierazpenetarako deiari erantzuten dio, eta PLEk erantzun ...
Gehiago irakurri

Pirinioak, adibide FAOren Mendien aldeko Aliantzaren azken adierazpenean

97 herrialde menditsuetako ordezkariak Aspen-en (Estatu Batuak) bildu dira, Mendietarako Aliantzarekin (Mountain Partnership) duten konpromisoa berresteko. Aliantza horrek irailaren amaieran egin zuen seigarren bilera globala. Mendien aldeko Aliantza (Mountain Partnership) Nazio Batuen borondatezko aliantza da, eta mendiko populazio eta inguruneei buruzkoa. Bilera honen azken dokumentuak, Aspengo Adierazpenak, mendialdeko herrialdeen arteko ...
Gehiago irakurri

Go to Top