Martxoaren 8an, Gasteizen, Interreg POCTEFA 2021-2027 programa jarriko da abian, eta Pirinioetako Lan Elkartea Kudeaketa Agintaritza da. Egun osoko ekitaldia izango da, eta aurreko aldiekin alderatuta programak izan dituen berrikuntzen berri emango da. Jardunaldian azalduko dira helburuak, hartzen duen lurraldea, EGEFen aurrekontu-zuzkidura, programa informatiko berria (SIGEFA) eta programaren lehentasunak.

POCTEFAk Espainia eta Frantziaren arteko mugaz gaindiko proiektuak finantzatzeko aukerak eskaintzen ditu, lankidetza-lurraldeko sektore publiko edo pribatuko eragileen gidaritzapean. Programaren erakunde onuradunak erakunde publikoak, enpresak, garapen-agentziak, taldeak, elkarteak edo bestelakoak izan daitezke. Eskualde Garapeneko Europako Funtsaren (EGEF) bidez Europar Batasunak 243 milioi euroko zuzkidura eman dio POCTEFA 2021-2027ri.
Ekitaldi horretan bertan, proiektuen lehen deialdia ere aurkeztuko da, eta, aurreikuspenen arabera, ekitalditik gertu irekiko da.
Informazio gehiago eta dokumentuak: