Mugako Eskualdeen Europako Elkarteak mugako oztopoak konpontzeko B-Solutions proiektuen deialdi berri bat aurkeztu du. Deialdi honen helburua da mugen arteko lankidetza zailtzen duten lege- edo administrazio-arloko 120 oztopo identifikatzea eta konpontzen laguntzea. PLEk laguntza eskaini nahi die hautagaitza aurkeztea pentsatzen ari diren Pirinioetako erakundeei.

PLEren Garapen eta Dinamizazio Unitatea deialdi honetara contact (@) ctp.org bidez aurkeztu nahi duten erakunde eta hautagai hautagarrien eskura jartzen da, laguntza teknikoa emateko. 2019an, PLEk B-Solutions proiektu bat gidatu zuen, osasunaren arloko oztopo administratiboetan oinarritua: Larrialdi medikoek mugak ezabatzen dituztenean.

B-Solutionsen deialdia otsailaren 28ra arte egongo da zabalik. Oraingo honetan, mugaren bi aldeetan koherentziarik edo legeria aplikagarririk ez dagoenean edo elkarrekintzak zailtzen dituzten administrazio-prozesu desberdinak daudenean sortzen diren oztopoetan oinarritzen da.

B-Solutions hautagaitza aurkeztu ahal izango dute erakunde publikoek (tokikoak, eskualdekoak edo nazionalak), mugaz gaindiko erakundeek eta zuzenbide publikoari lotutako erakundeek. Erakunde horiek EBko estatu kide batean, EFTAko herrialde kide batean (European Free Trade Association) edo herrialde hautagai batean (IPA) egon behar dute.

Informazio gehiago: