Interreg VI‑A Espainia‑Frantzia‑Andorra (POCTEFA 2021-2027) mugaz gaindiko Europako programa mugaldeko lurraldeen garapen jasangarria bultzatzeko sortu da, eta bere belaunaldiko seigarrena izango da lurralde horretan.

Pirinioetako Lan Elkartearen Partzuergoa (PLE) da gaur egungo 2014-2020 POCTEFAren kudeaketa-agintaritza, eta Interreg VI-A Espainia-Frantzia-Andorra (POCTEFA 2021-2027) kudeatzeko agintaritza izango da.

Interreg VI‑A Espainia‑Frantzia‑Andorra (POCTEFA 2021-2027) programa oraindik lantzen ari da, 2022ean, amaitutakoan, aurkeztu eta Europako Batzordeak oniritzia eman diezaion.

Dagoeneko eskuragarri dago POCTEFA 2021-2027 programaren hasierako bertsioa, hemen kontsulta daiteke. Iruzkinak eta iradokizunak urtarrilaren 24tik otsailaren 13ra bidali ditzakezue poctefa2127(@)poctefa.eu helbide elektronikora.