Larrialdi medikoak – EMS – B-Solutions
Pirinioetako Lan Elkartearen (PLE) Partzuergoak B-Solutions proiektu jada amaitua zuzendu zuen: «Emergentzia medikoek mugak ezabatzen dituztenean» («When Emergency Medical Systems erase borders», jatorrizkoa ingelesez). Proiektuaren xedea da herritarrentzat errazagoa izatea larrialdietako osasun-zerbitzuetarako sarbidea izatea. Horretarako, oztopo administratiboak ezabatu dira, zerbitzu horiek efizientzia eta eraginkortasuna hobetzeko.
Aintzatespen akademiko egokirik gabe, larrialdi sanitarioetako profesionalek ezin zuten pazienterik artatu beren lurralde propiotik kanpo. «Larrialdi medikoek mugak ezabatzen dituztenean» proiektuaren ardatza da, hain zuzen, profesional horiek Espainia eta Frantziaren arteko mugaren bi aldeetan lan egin ahal izatea, larrialdi batean herritarren beharrak lehenets daitezen oztopo administratiboen gainetik.
2018ko abuztuan, Mugako Eskualdeen Europako Elkarteak, Europako Batzordearen Eskualde eta Hiri Politikako Zuzendaritza Nagusiarekin elkarlanean, «Emergentzia medikoek mugak ezabatzen dituztenean» proiektu pilotuaren –2019ko urrira arte garatuko da– finantzaketa onartu zuen. B-Solutions ekimenaren bitartez, Europako Batzordeak 20.000 €-ko finantzazioa eman zuen proiektu honetarako.
Proiektuaren liderra den CTPz gain, honako hauek ere hartzen duten parte: AECT Hospital de Cerdanya, Agence Régionale de la Santé Occitanie, Agence Régionale de la Santé Nouvelle-Aquitaine, Emergentziak Osakidetza Euskadi, Servicio de Urgencias Extrahospitalarias de Navarra, Urgencias y Emergencias Sanitarias 061 Aragón eta Association Médicale Transpyrénéenne.
Zein arlotan lan egin zuen proiektuak?
Helburua
Proiektuaren helburu nagusia zen Frantziako estatuaren, Espainiako autonomia-erkidegoen eta Andorrako Printzerriaren arteko lankidetza-akordioak egitea eta hitzarmen bat sinatzea, batetik, egungo administrazio-trabak saihesteko eta, bestetik, mugaz haraindiko larrialdiko esku-hartze sanitarioa ahalbidetzeko.
Larrialdi medikoen proiektuaren kontaktua: contact@ctp.org
B-Solutions ekimenari buruzko informazio gehiago
Deskargatu «Enhancing Healthcare cooperation» eskuorria (EN)
Europako Batzordearen Futurium webgunean argitaratutako albisteak:
‘When Medical Emergencies Erase Borders’: Emergency Healthcare Improvement in the Pyrenees
One small step for the administration, a giant leap for the Pyrenees