landa-eremuen

EBko landa-eremuak 96 milioi pertsonaren bizitokia dira, eta Europar Batasunaren lurraldearen % 45 hartzen dute. Lurralde horiek funtsezko rola dute baliabide naturalen kudeaketan eta klima-aldaketaren ondorioak arintzeko lanetan eta, gainera, bertan ekoizten dira kontsumitzen ditugun elikagai gehienak. Alabaina, bertako biztanle askok sentitzen dute ez zaiela jaramonik egiten. Lan egiteko adinean dauden asko hiriguneetara joaten dira eta joera demografikoak negatiboak dira. Horrek eragindako sorgin-gurpilaren erruz, bertan geratu direnek gero eta zerbitzu gutxiago dituzte eskura.

Horregatik, Europar Batasunak landa-eremuen etorkizunari eta gizartean duten rolari buruzko eztabaida bat piztu nahi du. Ildo horretan, Europako Batzordeak kontsulta publiko bat abiarazi du, Europako landa-eremuen 2040ko ikuspegia zehazteko. Horretarako, kontuan izango dira aldaketa demografikoa, konektagarritasuna, diru-sarrera maila apalak eta zerbitzuak eskuratzeko aukera mugatua.

Konponbide berritzaile, inklusibo eta jasangarriei ere helduko zaie, eraldaketa klimatiko eta digitala gauzatzeko eta COVID-19aren krisiari aurre egiteko.

Landa-eremuek aukera ugari eskaintzen dituzte, hala nola biztanleriaren banaketa, hirien gainpopulazioaren aurreko konponbide gisa; elikagaien ekoizpena edo klima-aldaketaren ondorioak aritzeko neurriak. Gainera, COVID-19aren krisiaren ondorioz, baliteke gizartean aldaketa esanguratsuak izatea, hala nola telelan gehiago edo berdeguneen balioaren aitorpen zabalagoa, eta horietaz baliatzeko aukera dute landa-eremuek.

Kontsulta aurreko uztailaren 22an abiarazi zen, eta zazpi astez egongo da irekita, 2020ko irailaren 9ra arte.

Informazio gehiago: