CTPren Pirinioetako Estrategia
Pirinioetako Estrategia
Pirinioetako Estrategia (PE) Pirinioetako Lan Elkartearen ekintza-plana da. Haren bidez, Pirinioetako lurraldea garatzeko lehentasunak eta bertako biztanleek bizitza hobetzeko ekintzak ezartzen dira, 2018tik 2024ra.
LEHEN ZIRRIBORROA
Akitania Berriaren presidentealdian (2015-2017)-
ONARTUA
Aragoiren presidentealdian (2017-2019)-
GARAPENA
2018tik 2024ra. Aragoi, Katalunia, Euskadi eta Okzitaniaren presidentealdietan
1983an sortu zenetik, haren kideen arteko mugaz gaindiko lankidetza izan da CTPren oinarria. 2005ean CTP Partzuergo bihurtu zen, eta Espainia-Frantzia-Andorra Lurraldeko Lankidetza Programa Operatiboaren (POCTEFA) kudeaketa-agintaritza izendatu zuten.
CTPk Pirinioetako lurraldeen erronkei erantzun nahi zien, POCTEFAtik haratago. Horregatik sortu zen Pirinioetako Estrategia. Haren xedea da CTP Pirinioetako ekonomiaren, gizartearen eta lurraldearen kohesiorako erreferentea bilakatzea, bai eta Pirinioetako interesak Europar Batasuneko instituzioen aurrean defendatuko dituen eragile bilakatzea ere.
2018an abiarazi zuen CTPk Pirinioetako Estrategia.
CTPren asmoa da sortu zeneko helburuei erantzutea eta bere kideen ekonomiaren, gizartearen eta lurraldeen arteko kohesioa sustatzen jarraitzea, Europako Kohesio Politikaren ildoei jarraikiz.
Non gauzatzen da Pirinioetako Estrategia?
Pirinioetako Estrategiaren ekintzak goi-mendigunea baino zabalagoa den perimetro batean gauzatzen dira, Pirinioetako mendigunearen inguruko lurraldeak ere barne hartzen direlako. Jarduera-esparru horren xedea da ikuspegi zabal bat izateko nahia, mugaz gaindiko lankidetzaren garapenari eragiten dioten faktore gehiago kontuan hartzeko.
Estrategiaren asmoa da errealitate geografiko, sozial eta ekonomiko horiek bateratuko dituen tresna izatea, lurraldeko erronkei ekiteko.
Helburuak:
Erronka horiei erantzuteko, Pirinioetako Estrategia sei ardatz tematikotan antolatzen da, eta helburu operatibo jakin batzuk ezartzen ditu:
- Klima Aldaketaren Pirinioetako Behatokia (OPCC) garatzea
- Garapen eta Dinamizazioko Unitate bat (UD2) sortzea
- Azpiegituren, garraioaren eta komunikazioen lantalde bat sortzea
- CTP Pirinioetako interesen lobby gisa eratzea