entidades-fronterizas-markus-spiske

Europako Batzordeak mugaz gaindiko oztopoei buruzko kontsula publiko bat abiarazi du, herritarrekin eta erakunde interesdunekin elkarrizketan aritzeko asmoz. Horrela, 2017an EBko muga inguruko eskualdeen komunikazioa onetsi zenetik agertu diren oztopoei buruzko ikuspegi orokor bat lortu nahi da.

Muga inguruko herritarrek, erakundeek edo eragileek parte har dezakete, 2020ko irailaren 20ra arte, esteka honen bidez.

Azken urteetan, Europako Batzordeko Eskualde eta Hiri Politikako Zuzendaritza Nagusiak (DG REGIO) muga inguruetako oztopoak adierazi ditu (juridikoak eta administratiboak). Oztopo horiek muga inguruko eskualdeen arteko interakzioak zailtzen dituzte, eta herritarrei eragotzi egiten diete mugaz bestaldean lan egitea, ikastea edo zerbitzuak erabiltzea (larrialdietakoak, osasun-arretakoak, garraio publikoa).

Azken 30 urteetan Interreg-ek funtsezko rola izan duen arren, ezin dira horren bidez konpondu muga inguruko eskualdeek dituzten arazoetako asko, konponbideak lortzeko legeak eta administrazio-prozedurak aldatu behar dira eta.

Informazio gehiago: