Pirinioetako Lan Elkarteko Kultura Ondarearen Lantaldeak harri lehorreko eraikuntza-teknikaren inguruko proiektu-ideiak aurkezteko epea azaroaren 15era arte luzatzea erabaki du. Deialdi hori irailaren 1ean egin zen, lurraldeko eragileen esperientzia eta egiten jakitea kapitalizatzeko helburuarekin.

Bete beharreko formularioa, deialdiaren deskribapen osoa eta lantaldeak dagoeneko zirriborratu dituen ideiak hemen deskargatzeko moduan daude.

Hautatutako ideiak mugaz gaindiko lankidetza-proiektu bihurtu beharko dira, eta PLErekin eta haren kideekin lankidetzan garatuko dira. Pirinioetako Estrategiaren lurraldean egoitza duten pertsona juridiko guztiek parte har dezakete. PLEko kultura-ondarearen lantaldeko erreferenteek beren ekintza-planaren arabera hautatuko dituzte ideiak.