Aragoiko Sustapen Institutuak jardunaldi bat antolatu du hidrogenoaren ekonomiaren esparruan Aragoin egiten diren ekintza nagusien inguruan. PLEk Zaragozan uztailaren 18an egin zen bilkuran parte hartu du. Bertan, enpresa-proiektu batzuk, ekimen pribatuko lankidetza-proiektuak eta Europak finantzatutako lankidetza-proiektuak errepasatu ziren.

Arturo Aliaga Aragoiko Gobernuko presidenteorde eta Hidrogeno Aragon Fundazioko presidenteak adierazi zuenez, “Zoragarria da energiaren gaiaren bilakaera, eta, une honetan, argi dago Europak hidrogenoaren alde egiten duen apustua”.

2020az geroztik, PLEko zazpi lurraldeetako gaietan adituak diren pertsonek osatutako hidrogeno-lantalde baten buru da PLE. Hidrogenoaren balio-katearen garapenak, haren ekoizpenetik, biltegiratzetik, banaketatik, aplikaziotik, erabileratik eta beste alderdi batzuetatik (hala nola legeriaren eraketa edo garapena), aukera ugari eskaintzen ditu Pirinioetarako.